203. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2016ko bigarren lauhilekoko ur kontsumoagatik egin behar diren ordainketak borondatez ordaintzeko epea

Raquel Garbayo Berdonces, Cintruenigoko Udaleko alkatea.

Aditzera ematen du: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2015eko abenduaren 24an argitaratu Uraren gaineko ordenantza fiskalean ezarritakoari jarraikiz.

2016ko urriaren 4tik azaroaren 4ra 2016ko bigarren lauhilekoko ur kontsumoari dagozkion tasen ordainarazpena eginen da.

Ordainagiriak helbideratuta dituzten titularrek kargua jasoko dute esleituriko banku-kontuan; ordainagiriak helbideratuta ez dituztenek ordainketa egin ahalko dute udal bulegoetan kreditu-txartel bidez, edo La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako bulegoetan.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sorraraziko dira, baita berandutzako korrituak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Likidazio horien kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ur kontsumoari dagokion tasa ordainarazi eta biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, aipatu tasa ordainarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ur kontsumoari dagokion tasa ordainarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2016ko urriaren 4an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1611510