203. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Prezio publikoen hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2016ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Beriaingo Udalak hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan antolatzen dituen ikastaro eta jardueretako sarrera, izen emate edo matrikuletako prezio publikoak erregulatzen dituen araua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beriainen, 2016ko urriaren 13an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1611572