203. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Deialdia, Haur Eskolako 2016/2017 ikasturterako laguntzena

Laburpena, Beriaingo Udalak 2016ko urriaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakiarena. Haren bidez laguntzak emateko deialdia egiten da, neska-mutikoak haur hezkuntzako 0-3 zikloan eskolatzeko, 2016/2017 ikasturtean.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 319661.

Lehena.–Onuradunak:

Laguntzen onuradunak izan ahalko dira hiru urtetik beherako Beriaingo neska-mutikoak, 2016-2017 ikasturtean haur hezkuntzako 0-3 zikloan matrikulatu badira.

Bigarrena.–Xedea:

Deialdiaren xedea da Beriaingo familiei bekak ematea, hiru urtetik beherako haurrak haur hezkuntzako lehen zikloa eskaintzen duten Haur Eskoletan matrikulatzeko laguntza izan dezaten.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Osoko Bilkuraren erabakia, 2016ko urriaren 6koa. http://www.beriain.es/convocatoria-ayudas-0-3-anos/.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Per capita errentaren tarte bakoitzeko aipatu den laguntzaren portzentajea da, hain zuzen, gehienez eman daitekeena. Zehazki jakiteko, aurrekontuan dagoen dirua eta zenbat eskabide dauden hartuko da kontuan.

Eskolatzearen eta jantokiaren kontzeptuengatik Beriaingo udalerritik kanpo eskolatutako haurren familiei ordaindu beharreko zenbatekoa ez da txikiagoa izanen Beriaingo Haur Eskolan matrikulatuta jasoko luketena baino.

Eskaerak aurkezteko epea:

Hogei egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2016ko urriaren 11n.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1611556