2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren laburpena, 2016ko urriaren 7koa, 2016an berdintasunaren alorrean jarduerak egiten dituzten entitate eta elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b) eta 20.8a) artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 319682.
A.–Onuradunak: erabilera eta interes sozialeko jarduerak programatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta beste entitateak, sustatzeko emakumeek aktiboki parte har dezaten bizitza sozialean, kulturalean, ekonomikoan eta politikoan, edo antzeko beste jarduera batzuk generoaren ikuspegitik.
B.–Xedea: bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea babesten duten erabilera eta interes sozialeko jarduerak bultzatzea, bazterkeriaren kontra, eta emakumeek haien eskubideak osotara baliatzearen alde.
C.–Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.
D.–Zenbatekoa: 5.000 euro.
E.–Eskaerak aurkezteko epea: hamabost egun natural, iragarkia: BON.ean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2016ko urriaren 11n.–Jarduneko alkatea, José Ignacio López Zubicaray.
Iragarkiaren kodea: L1611553