200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 193/2016 epaia

Iruñean, 2016ko irailaren 14an.

Beatriz García Noáin andreak, Iruñeko eta bere Barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 138/2016 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Volkswagen Finance SAk sustatu du Rangel Tsvetanov Shterev jaunaren aurka (auzi-ihesean deklaratua), betebeharrak direla eta. Auzi-jartzaileak Carlos Hermida Santos prokuradore jauna izan du ordezkari eta Enrique Domingo Osle legelari jauna laguntzaile.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Volkswagen Finance SAk Rangel Tsvetanov Shtereven aurka jarritako demanda, eta, hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari hogeita hiru mila hirurehun eta hogeita bat euro eta laurogeita lau zentimo (23.321,84 euro) ordaintzera, gehi legezko interesak, eta kostu guztiak berariaz demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, epaitegi honi zuzendua, eta organo judizial honetan idatziz aurkeztu beharko dutela, jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Errekurtso hori onartzeko, 50 euroko gordailua sartu beharko da epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Santander bankuaren 2757000004013816 zenbakian, banakako ordainketan, apelazio-errekurtsoa zehaztuta, eta errekurtsoa prestatzean hori frogatu beharko da, Botere Judizialaren Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarriarekin bat. Ez da errekurtsorik onartuko, baldin eta hari dagokion gordailua ez bada egin.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Rangel Tsvetanov Shterev jauna non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2016ko irailaren 15ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Aránzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1610679