200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udalaren 2016ko aurrekontu arruntean kreditu bereziak sartu eta kreditu gehikuntzak egiteko espedientea. Hasierako onespena

Tuterako Udalak 2016ko udal aurrekontu arruntean kreditu bereziak sartu eta kreditu gehikuntzak egiteko espedientea onetsi zuen, 2016ko urriaren 3an egin osoko bilkuran.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2016ko urriaren 4an.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1611336