200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

12/2016, 13/2016, 14/2016 eta 15/2016 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2016ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 12/2016, 13/2016 eta 14/2016 aldaketak Ribaforadako Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean, guztiak kreditu bereziei buruzkoak eta, 15/2016 aldaketa, kreditu gehikuntzari buruzkoa aipatu 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Ribaforadan, 2016ko urriaren 6an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1611381