Iragarkia
247. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 28a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa 15. udal ordenantzan, Espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko eta kaleak aparkaleku esklusiborako, nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen horretan. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 15. udal ordenantzan, Espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko eta kaleak aparkaleku esklusiborako, nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen horretan.
Iragarkia 2017ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik azaroaren 9an, jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat. Hona hemen testua osorik:
15. UDAL ORDENANTZA, ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA ATERATZEKO ETA KALEAK APARKALEKU ESKLUSIBORAKO, NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
1. artikulua. Xedea.
Udal ordenantza honen xedea da Noain (Elortzibar) udalerrian arautzea jabari publikoaren erabilera pribatiboa pasabideen bidez egiteko lizentziak, ibilgailuak eraikinak dituzten finketara edo orubeetara sartzeko, jabari eta erabilera publikoko ondasunetan zehar, edo aparkatzeko tokiak erreserbatzeko.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100.4 artikuluan –martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak emandako idazketaren arabera, zenbait alderditan aldatu baitzuen– ezarritakoari jarraikiz finkatu da ordenantza honen tasa.
2. artikulua. Zerga-egitatea.
1.–Ordenantza honetako zerga-egitatea ondoko jarduketetan datza:
a) Eraikin eta orubeetan motordun ibilgailuak sartu eta ateratzea espaloietan barna (pasabideak).
b) Erabilera publikoko bide eta lurretan lekua erreserbatzea, salgaien zamalanak egiteko, enpresek edo partikularrek eskaturik mugatuak direnak.
c) Erabilera publikoko bide eta lurretan lekua erreserbatzea, entitateen, saltokien edo partikularren zerbitzuko ibilgailuak aparka daitezen.
2.–Tasarik ez zaie ordainaraziko pertsona edo entitate publiko zein pribatu hauei:
–Udalbatzak, osoko bilkuran erabakita, komunitatearentzat zerbitzu mesedegarriak egiten dituztenei.
–Zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen kasuan, aprobetxamendu guztien ordainketa hitzarturik badago, dela aprobetxamenduak berariaz arautzen dituen ordenantza bat dagoelako edo udal erabakiren bat aplikatzen ahal delako.
–Ibilgailu ofizialetarako bakarrik egiten diren pasabideak.
3. artikulua. Definizioak.
Ordenantza honi dagokionez, kontuan hartu behar dira honako hauek:
–Ibilgailuen sarbidea: dauzkaten ezaugarri eta neurriengatik bide publikora ibilgailuentzako sarbidea ahalbidetzen duten espazio guztiak dira, baita espaloiaren etenaldi edo sestra-aldaketak ere, ibilgailuak bide publikoarekin mugakide dauden lurzatietara edo lokaletara sartzea ahalbidetzen dutenak, pasabidearen nahitaezko lizentzia edukita edo eduki gabe.
Ibilgailuak finka edo garajeetara iristeko oinezkoen sarea erabiltzeak berarekin dakar oinezkoen bidetik ibiltzeko baimena eta bermea ematen duen gau eta eguneko pasabidea edukitzeko betebeharra.
–Pasabidea: espazioa erreserbatzea ibilgailuak bide publikotik lurzatietara edo lokaletara sartzea ahalbidetzeko eta, harekin batera, ukitutako bide publikoari dagokion tartean aparkatzeko debekua, baita lizentziaren titularrarentzat ere. Pasabideak honakoak izaten ahalko dira:
- Gau eta egunekoak: pasabideetatik eguneko 24 orduetan igarotzen ahalko dira ibilgailuak, eta berariaz debeku da horren aurrean aparkatzea, ibilgailuaren jabea pasabidearen titularra izanik ere.
- Aldi baterakoak: ibilgailuak iragaten ahalko dira soilik baimendutako ordutegiaren barnean.
–Espazioa erreserbatzea: halakotzat hartuko dira aparkaleku esklusiborako partikularren eskaerak, gau eta egunerako zein aldi baterakoak, jarduera ekonomiko batekin loturik, salgaien zamalanak egiteko, astegunez eta baimena ematen den ordutegian.
4. artikulua. Subjektu pasiboa.
Adierazitako kontzeptuengatik zerga-egitate gisa ordaindu beharra izango dute hauek:
a) Pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasun juridikorik gabeko subjektuak, udal lizentziaren titularrak direnak.
b) Aurreko pertsonak, arautzen diren aprobetxamenduetako edozein lizentziarik eskuratu gabe gauzatzen dutenak.
c) Ibilgailuendako sarbideak zer eraikinetan edo finkatan ezarri diren, haien jabeak.
Lizentzia eskatzen ahalko dute eta, ondorioz, subjektu pasibotzat hartzen ahalko dira hauek: komunitateko garajeen edo aparkaleku kolektiboen jabeak; familia bakarreko garajedun etxebizitzen jabeak; negozio-lokalen eta industria- edo merkataritza- establezimenduen jabeak edo errentariak; eta higiezinaren gaineko eskubide legitimoren baten titularrak.
5. artikulua. Karga parametroak.
Kasu zehatz bakoitzean tasaren zenbatekoa ezartzeko, hainbat parametro hartuko dira kargatzat:
a) Kokapena: aprobetxamendua zein eremu geografikotan kokatzen den, balorazio txostenean daudenekin korrelazioan.
–A eremua: Bizitegirako eremua Noainen.
–B eremua: Bizitegirako eremua Elortzibarren.
–C eremua: Industria eremua Talluntxe eta Noáin-Eskiroz industrialdeetan.
–D eremua: Industria eremua gainerako industrialdeetan.
b) Erabilitako eremu publikoaren neurriak: ibilgailuen sarbidearen luzera metro linealetan; nolanahi, aprobetxamendu honen gutxieneko luzera 2 metro izango da.
c) Erabilera-maiztasuna: aldagai hau proportzioan doa pasabidea zeharkatzen duten ibilgailu kopuru potentzialarekin, eta handitu egiten da garatutako jardueraren eta jarduerak hartzen duen lurzati azaleraren (m²) arabera.
–Garatutako jardueraren arabera, honako tipologia hauek ezarri dira:
1. Bizitegirako erabilera.
2. Ibilgailuak eta halakoak konpontzeko lantegiak.
3. Salgaien biltegiak.
4. Merkataritza jarduerak eta administrazio erabilerak.
5. Garraioko eta logistikako agentziak.
6. Trafikoa/zirkulazio berezia daukaten jarduerak (saltoki handiak, gasolina-zerbitzuguneak, IAT, edo halakoak).
7. Gainerako jarduerak.
–Erabilera horietarako azalerei dagokienez, honako tarte hauek ezarri dira:
1. Bizitegirako erabilera: aparkatzeko tokien kopurua.
2. Jarduera ekonomikorako erabilera:
- < 300 m².
- 300 > × < 1.000 m².
- ≥ 1.000 m².
d) Aldi baterako pasabideen tarifak ezarriko dira ohiko tasa proportzioan murriztuz egiazko aprobetxamendu-ordu kopuruaren arabera.
6. artikulua. Tarifak.
Aplikatu beharreko tarifak eranskinean agertzen dira eta indarra izango dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.
7. artikulua. Sortzapena.
Udalak baimena emandakoan sorraraziko da tasa lehendabiziko aldiz, eta falta diren hilabete osoetan hainbanatua eskatuko da tasa, kontzesioa gauzatzen denekoa barne dela.
Ondoren, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean sorraraziko da tasa.
8. artikulua. Ordainarazpena.
Dagokion kuotaren ordainketa urteko likidazio bakar batean egingo da; Udalak dagokion zerga ekitaldiaren hasieran edo aprobetxamendua lehenbizikoz ematen duenean likidatuko du.
9. artikulua. Eskaeren aurkezpena.
1.–Ibilgailuak sartzeko pasabidea edo baimena emateko, eskaerarekin batera aurkeztu beharko dira:
1. Tokia.
2. Eskatzen den pasabidearen neurriak eta higiezinaren zer lekutan kokatzeko asmoa dagoen eta sarbidearen xehetasunak.
3. Eskatzen den pasabide mota.
4. Planoa, pasabidea nahi den lokalaren azalera zehazten duena.
5. Hari lotutako jardueraren legezkotasunaren frogagiria.
6. Higiezinaren jabetza titulua edo, beharrezkoa bada, errentamendu kontratua.
Sarrera eta irteera bat baino gehiago daukaten higiezinek, lizentzia bat eskuratu beharko dute bakoitzerako.
2.–Espazioa erreserbatzearen kasuan, dagokion baimena eskatu behar da, eta honako hauek zehaztuko dira:
1. Non kokatzen den erreserbatu beharreko espazioa.
2. Okupatu beharreko espazioaren neurriak.
3. Garraiatu beharko den salgai mota, jarduera horiek egiteko ordutegia eta denbora, salgaien zama-lanen kasuan.
4. Espazioa erreserbatu beharraren justifikazioa, xedea aparkatzea bada.
5. Adierazi zein jarduera ekonomikori lotua dagoen eta frogatu haren legezkotasuna.
6. Higiezinaren jabetza titulua edo, beharrezkoa bada, errentamendu kontratua.
10. artikulua. Lizentzia emateko administrazio prozedura.
1.–Lizentzia eskaerak honako prozeduraren bidez ebatziko dira:
a) Lizentzia eman behar den edo ez zehazten duen txosten teknikoa eta poliziarena; horiek ikusirik, adierazitakoa jasotzen duen eta ebazpen proposamena egiten duen txosten juridikoa egingo da.
b) Entzuteko tramitea, azken txostena aurkakoa baldin bada.
c) Alkate udalburuaren edo arloan eskumenak dituen zinegotziaren ebazpena.
d) Hirigintza Departamentuari edo eskumenak eskuordetuta duenari igortzea Ordenantza Fiskalean aurreikusitako tasen likidazioa egiteko eta dagokion erregistroan izena emateko. Inskripzioan jarriko da baimen zenbakia, plakan azalduko dena, higiezinaren edo finkaren kokapen fisikoa, pasabidea zer motatakoa den eta, beharrezkoa bada, ordutegia; pasabidea zertarako den eta Erregistroa hobeki kontrolatu eta haren funtzionamendurako beharrezkoak diren gainerako xehetasun guztiak.
2.–Lizentzia eskaera onartu edo ukatu egingo da hiru hilabeteko epean, eskaera osoa Udalaren Erregistro Orokorrean sartzen denetik hasita. Epe hori erantzunik gabe iraganda, isiltasun administratibo negatiboaren ondorioak sortuko dira.
11. artikulua. Aprobetxamendu baimenaren nolakotasuna.
Lizentzia kontzesioa nahi badakoa izango da beti, prekarioan eta hirugarrenei kalte egin gabe. Hortaz, ez du eskubide subjektiborik sortzen titularrarendako, eta bereziki ez du kalte-ordainerako eskubiderik sortzen errebokatzearen kasuan.
Ez da inola ere baimenik emango honako kasu hauetan:
–Ibilgailuek berdegune bat edo zuhaitzak dauden eremu bat zeharkatu behar dutenean.
–Hiri altzariei modu bereziki kaltegarrian eragiten dienean.
–Espaloia zeharka gurutzatu behar denean.
–Bide publikoaren egoerak ez badu gomendatzen.
–Aparkatzeko erreserbatzearen kasuan bereziki, eskatutako salbuespen horren beharra ez bada behar bezala justifikatzen.
–Nahi den aprobetxamenduaren ezaugarriengatik interes orokorra nabarmen kaltetzen bada.
Lizentziak urteko epeetan emango dira, urte naturalekin batera, titularrak alta eman edo uko egitearen kasuetan izan ezik, eta kasu horietan urte naturalari falta zaiona edo igarotako zatia kenduko zaio, hurrenez hurren.
12. artikulua. Emakidaren indarraldia.
1.–Ematen diren lizentziak mugagabeak izango dira, ematea arrazoitu zuten inguruabarrek dirauten artean.
2.–Lizentzia urtero berritzen dela ulertuko da, urte bakoitzaren abenduaren 31 baino lehen titularrak ez badu, idatziz, Udalean baja eskatzen. Hala ere, kontsezio hartzaileak edozein unetan eskatzen ahalko du aprobetxamenduaren baja ematea, eta igarotako denborari egokituko zaio tasa.
3. Baimena errebokatzen ahalko da kasu hauetan:
a) Hura ematera eraman zuten inguruabarrak desagertzen direnean.
b) Errebokatzea justifikatzen duten interes orokorreko beste batzuk agertzen direnean.
c) Plaka iruzurrez aldatzen edo manipulatzen denean.
d) Plaka baimendutakoa ez den beste leku batera eramaten denean.
e) Dagokion tasa edo zerga ordaintzen ez denean.
Baimena errebokatu ondoren, titularrari eskatuko zaio plaka kentzeko eta espaloia lehengoratzeko 15 eguneko epean, eta hala egiten ez badu, betearazpen subsidiarioa egingo du Udalak; nolanahi, betebehar hori sortuko da titularrari baja ematen zaionean. Subsidiarioki aprobetxamenduak sarbidea ematen duen higiezinaren edo orubearen jabearen gain geldituko da.
13. artikulua. Titulartasuna aldatzea.
Lizentzia daukan lokalaren, garajearen edo higiezinaren eskualdaketa gertatzen denean, edozein tituluren bidez, eta lokal, garaje edo higiezin horren helburua edo erabilera aldatzen ez den artean, titular berriak transmisioa egiten duenaren eskubide eta betebehar berberak izan ahalko ditu. Horretarako, Udalari idatziz jakinarazi beharko zaio, gertatu den aldaketa frogatuz, eta transmisioa egiten duenak eta hartzen duenak titularrarentzat ezartzen diren eskubide eta betebehar berberak edukiko dituzte solidarioki.
14. artikulua. Seinaleztapena.
1.–Baimena eman ondoren, Udalaren zerbitzu anitzetako langileek arduratuko dira behar diren seinale bertikalak eta horizontalak jartzeaz.
2.–Espazioak erreserbatzearen kasuan, baimenean bertan zehazten den informazioa eta seinale mota eduki beharko ditu, eta Udalak jarritako seinalea ezin izango da inolaz ere manipulatu.
3.–Datuak une oro argi eta garbi ikusteko moduan egon beharko dira, delako baimenaren legezkotasuna egiaztatu eta baimenaren titularra identifikatu ahal izateko.
15. artikulua. Emakidadunaren betebeharrak.
Lizentziaren titularra izango da baimenetik eratortzen diren betebehar guztien arduradun bakarra, ordenantza honen aginduekin bat, eta zehazki betebehar hauek edukiko ditu:
1.–Bide publikotik higiezinaren barnera sartzeko tartean sortzen diren kalte guztien aurrean erantzutea eta bereziki, galtzadan, espaloian, pasealekuetan, hiri altzarietan eta seinaleztatzeko elementu edo zerbitzuetan gertatutakoei, dela ohiko erabileragatik dela istripuagatik.
2.–Erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteak jabari publikoan jarduketak egiteko beharra lotua daukanean, kontzesioa duenak gauzatu beharko ditu behar diren egokitze-obrak, bere kontura eta, horren harira, aldi berean eskatu behar du Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan araututako baimena.
3.–Higiezinerako sarrera garbi edukitzea, ibilgailuak sartu eta ateratzeak eragindako koipe, olio eta antzeko produkturik gabe.
4.–Udalak jarritako seinaleak mantentzea, eta aprobetxamenduaren lehen urtean seinalearen kostua ordaindu beharko du; era berean, seinalea mantentzeko edo ordezteko gastuak ordaindu beharko ditu.
5.–Udalak behar bezala onetsitako zergak ordaintzea; horiek ez ordaintzea aski arrazoi izango da baimena ebazteko, baimenaren titularrak atzera egin duela ulertzen baita inplizituki. Zergaren urteko ordainketaren plaka edo xafla justifikatzailea azaldu beharko da seinalean.
6.–Plaka berriak eskatzea, plakak galdu edo nabarmen honadatzen badira.
7.–Baimena indargabetzen bada edo borondatez hari uko egiten bazaio, Udalean ematea plakak borondatezko ukoarekin batera.
16. artikulua. Arau-hausteak.
1.–Arau-hauste administratibotzat hartuko dira ordenantza honen arauak urratzen dituzten egintzak eta ez-egiteak, honela tipifikatzen direnak:
A.–Arau-hauste arintzat hartuko dira ordenantza honen arauak urratzen dituzten egintzak eta ez-egiteak, betiere ez badira berariaz arau-hauste larritzat hartzen.
B.–Arau-hauste larritzat hartuko dira:
a) Ordenantza honen 15. eta 16. artikuluetan adierazitako betebeharrak ez betetzea.
b) Aparkatzea debekatzen duen edozein plaka edo kartel jarrita edukitzea Udalaren baimenik gabe.
c) Emandako aprobetxamenduari baja eman ondoren, boluntarioa zein Udalarena, ez kentzea instalatutako plaka.
d) Ibilgailuak finka edo garajeetara iristeko oinezkoen sarea erabiltzea pasabiderako baimena eduki gabe.
e) Jarrita edukitzea iruzurrez aldatutako edo manipulatutako plaka bat.
f) Pasabiderako plaka jartzea baimendutakoa ez den beste toki batean.
g) Jabari publikoko zorua okupatzea baimenean ezarritako mugak gaindituz.
C.–Arau-hauste oso larritzat hartuko dira:
a) Legez kontrako kartel edo plaka bat jarrita edukitzea Udalaren baimenik gabe, arau-hauslea portaera berarengatik jada zehatua izan denean.
b) Espaloia lehen bezala ez uztea emandako baimenari uko egiten zaionean edo errebokatzen denean. Gainera, arau-hauste honek Udala gaituko du egin beharreko lehengoratze lanen betearazpen subsidiarioa egiteko arau-hauslearen kontura.
2.–Gerta daitezkeen arau-hausteen erantzuletzat hartuko dira Ordenantza honetan tipifikatutako arau-hausteak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta beti ere erantzuletzat hartuko dira baimenaren titular diren pertsona fisiko edo juridikoak.
17. artikulua. Zehapenak.
Ezarri beharreko zehapenei eta preskripzioei dagokienez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerga arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 153/2001 Foru Dekretuan ezarritakoari edo hura ordezten duen legediari jarraikiz arautuko dira.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Beste arau batzuetara bidaltzea
Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan jarraituko zaie aplikatu ahal diren udal ordenantzei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeari eta aplikagarriak diren foru legeei.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Aurretik dauden instalazioak legeztatzeko epe iragankorra
Aparkatzea debekatzen duen pasabide-plaka edo kartelak, margoak, inskripzioak edo halakoak baimenik gabe jarrita dauzkaten lokal edo garajeen titularrek, ordenantza honek indarra hartzen duen unetik aurrera bi hilabeteko epea edukiko dute baimena eskatzeko beren egoera legeztatu ahal izateko.
Lortu nahi den legeztatzeak aldez aurretik behar baditu ordenantza honetan arauturik ez dagoen baimen edo lizentzia bereziak, udalak pasabiderako baimena eman edo espazioa erreserbatu ahalko du behin-behinean eta prekarioan, baimen edo lizentzia horiek ebatzi bitartean. Udal Planaren aurrekoak izanik legeztatzea behar duten etxebizitzetan ez da aurkeztu beharko garajearen jarduketa-sailkatuaren espedientearen ebazpena.
Aipatu epea iraganik, udalaren hirigintza-ikuskaritzak egin beharreko salaketaren akta egingo du, hura ebatzi ondoren plaka kenduko du, eta ordenantza honetan jasotako zehapen araubidea aplikatuko da.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabeturik gelditu da orain arte indarrean egon den “Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako eta edozein salgai motaren zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza”.
2018KO TASEN ERANSKINA
2018. urtean aplikatu beharreko tasak, 15. Ordenantzaren arabera: Udal Ordenantzan, Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako eta edozein salgai motaren zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena:
I.–Bizitegi-erabilera partikularra autoarendako:
EREMUA | METRO LINEAL BAKOITZEKO, URTEAN |
A | 40,00 euro |
B | 18,48 euro |
II.–Bizitegi-erabilera pribatua (bizilagunen elkarteak, etab.):
A eremua:
TOKI KOPURUA | METRO LINEAL BAKOITZEKO, URTEAN |
1 | 40,00 |
2 | 54,07 |
3 | 64,49 |
4 | 73,08 |
5 | 80,53 |
6 | 87,17 |
7 | 93,22 |
8 | 98,79 |
9 | 103,98 |
10 | 108,85 |
11 | 113,46 |
12 | 117,83 |
13 | 122,01 |
14 | 126,00 |
15 | 129,84 |
16 | 133,53 |
17 | 137,10 |
18 | 140,55 |
19 | 143,89 |
20 | 147,14 |
21 | 150,29 |
22 | 153,36 |
23 | 156,36 |
24 | 159,28 |
25 | 162,13 |
26 | 164,92 |
27 | 167,65 |
28 | 170,32 |
29 | 172,94 |
30 | 175,50 |
31 | 178,02 |
32 | 180,50 |
33 | 182,93 |
34 | 185,32 |
35 | 187,67 |
36 | 189,98 |
37 | 192,26 |
38 | 194,50 |
39 | 196,71 |
40 | 198,89 |
41 | 201,03 |
42 | 203,15 |
43 | 205,24 |
44 | 207,30 |
45 | 209,34 |
46 | 211,35 |
47 | 213,33 |
48 | 215,30 |
49 | 217,23 |
50 | 219,15 |
51 | 221,05 |
52 | 222,92 |
53 | 224,77 |
54 | 226,61 |
55 | 228,42 |
56 | 230,22 |
57 | 232,00 |
58 | 233,76 |
59 | 235,50 |
60 | 237,23 |
61 | 238,94 |
62 | 240,64 |
63 | 242,32 |
64 | 243,98 |
65 | 245,63 |
66 | 247,27 |
67 | 248,89 |
68 | 250,50 |
69 | 252,09 |
70 | 253,67 |
71 | 255,24 |
72 | 256,80 |
73 | 258,35 |
74 | 259,88 |
75 | 261,40 |
76 | 262,91 |
77 | 264,41 |
78 | 265,89 |
79 | 267,37 |
80 | 268,84 |
81 | 270,29 |
82 | 271,74 |
83 | 273,18 |
84 | 274,60 |
85 | 276,02 |
86 | 277,43 |
87 | 278,82 |
88 | 280,21 |
89 | 281,59 |
90 | 282,96 |
91 | 284,33 |
92 | 285,68 |
93 | 287,03 |
94 | 288,36 |
95 | 289,69 |
96 | 291,02 |
97 | 292,33 |
98 | 293,64 |
99 | 294,94 |
100 | 296,23 |
101 | 297,51 |
102 | 298,79 |
103 | 300,06 |
104 | 301,32 |
105 | 302,58 |
106 | 303,83 |
107 | 305,07 |
108 | 306,31 |
109 | 307,54 |
110 | 308,76 |
111 | 309,98 |
112 | 311,19 |
113 | 312,39 |
114 | 313,59 |
115 | 314,79 |
116 | 315,97 |
117 | 317,15 |
118 | 318,33 |
119 | 319,50 |
120 | 320,67 |
121 | 321,82 |
122 | 322,98 |
123 | 324,13 |
124 | 325,27 |
125 | 326,41 |
126 | 327,54 |
127 | 328,67 |
128 | 329,79 |
129 | 330,91 |
130 | 332,02 |
131 | 333,13 |
132 | 334,23 |
133 | 335,33 |
134 | 336,42 |
135 | 337,51 |
136 | 338,60 |
137 | 339,68 |
138 | 340,75 |
139 | 341,83 |
140 | 342,89 |
141 | 343,96 |
142 | 345,01 |
143 | 346,07 |
144 | 347,12 |
145 | 348,17 |
146 | 349,21 |
147 | 350,24 |
148 | 351,28 |
149 | 352,31 |
150 | 353,33 |
151 | 354,36 |
152 | 355,38 |
153 | 356,39 |
154 | 357,40 |
155 | 358,41 |
156 | 359,41 |
157 | 360,41 |
158 | 361,41 |
159 | 362,40 |
160 | 363,39 |
161 | 364,38 |
162 | 365,36 |
163 | 366,34 |
164 | 367,31 |
165 | 368,28 |
166 | 369,25 |
167 | 370,22 |
168 | 371,18 |
169 | 372,14 |
170 | 373,10 |
171 | 374,05 |
172 | 375,00 |
173 | 375,94 |
174 | 376,89 |
175 | 377,83 |
176 | 378,77 |
177 | 379,70 |
178 | 380,63 |
179 | 381,56 |
180 | 382,48 |
181 | 383,41 |
182 | 384,33 |
183 | 385,24 |
184 | 386,16 |
185 | 387,07 |
186 | 387,98 |
187 | 388,88 |
188 | 389,78 |
189 | 390,68 |
190 | 391,58 |
191 | 392,48 |
192 | 393,37 |
193 | 394,26 |
194 | 395,14 |
195 | 396,03 |
196 | 396,91 |
197 | 397,79 |
198 | 398,67 |
199 | 399,54 |
200 | 400,41 |
201 | 401,28 |
202 | 402,15 |
203 | 403,01 |
204 | 403,88 |
205 | 404,73 |
206 | 405,59 |
207 | 406,45 |
208 | 407,30 |
209 | 408,15 |
210 | 409,00 |
211 | 409,84 |
212 | 410,69 |
213 | 411,53 |
214 | 412,37 |
215 | 413,20 |
216 | 414,04 |
217 | 414,87 |
218 | 415,70 |
219 | 416,53 |
220 | 417,35 |
221 | 418,18 |
222 | 419,00 |
223 | 419,82 |
224 | 420,64 |
225 | 421,45 |
226 | 422,27 |
227 | 423,08 |
228 | 423,89 |
229 | 424,69 |
230 | 425,50 |
231 | 426,30 |
232 | 427,10 |
233 | 427,90 |
234 | 428,70 |
235 | 429,50 |
236 | 430,29 |
237 | 431,08 |
238 | 431,87 |
239 | 432,66 |
240 | 433,45 |
241 | 434,23 |
242 | 435,01 |
243 | 435,79 |
244 | 436,57 |
245 | 437,35 |
246 | 438,12 |
247 | 438,90 |
248 | 439,67 |
249 | 440,44 |
250 | 441,21 |
251 | 441,97 |
252 | 442,74 |
253 | 443,50 |
254 | 444,26 |
255 | 445,02 |
256 | 445,78 |
257 | 446,54 |
258 | 447,29 |
259 | 448,04 |
260 | 448,80 |
261 | 449,55 |
262 | 450,29 |
263 | 451,04 |
264 | 451,78 |
265 | 452,53 |
266 | 453,27 |
267 | 454,01 |
268 | 454,75 |
269 | 455,48 |
270 | 456,22 |
271 | 456,95 |
272 | 457,69 |
273 | 458,42 |
274 | 459,15 |
275 | 459,87 |
276 | 460,60 |
277 | 461,33 |
278 | 462,05 |
279 | 462,77 |
280 | 463,49 |
281 | 464,21 |
282 | 464,93 |
283 | 465,64 |
284 | 466,36 |
285 | 467,07 |
286 | 467,78 |
287 | 468,49 |
288 | 469,20 |
289 | 469,91 |
290 | 470,62 |
291 | 471,32 |
292 | 472,03 |
293 | 472,73 |
294 | 473,43 |
295 | 474,13 |
296 | 474,83 |
297 | 475,52 |
298 | 476,22 |
299 | 476,91 |
300 | 477,61 |
B eremua:
TOKI KOPURUA | METRO LINEAL BAKOITZEKO, URTEAN |
1 | 18,48 |
2 | 24,98 |
3 | 29,80 |
4 | 33,77 |
5 | 37,21 |
6 | 40,27 |
7 | 43,07 |
8 | 45,64 |
9 | 48,04 |
10 | 50,29 |
11 | 52,42 |
12 | 54,44 |
13 | 56,37 |
14 | 58,21 |
15 | 59,99 |
16 | 61,69 |
17 | 63,34 |
18 | 64,93 |
19 | 66,48 |
20 | 67,98 |
21 | 69,44 |
22 | 70,85 |
23 | 72,24 |
24 | 73,59 |
25 | 74,90 |
26 | 76,19 |
27 | 77,45 |
28 | 78,69 |
29 | 79,90 |
30 | 81,08 |
31 | 82,25 |
32 | 83,39 |
33 | 84,51 |
34 | 85,62 |
35 | 86,70 |
36 | 87,77 |
37 | 88,82 |
38 | 89,86 |
39 | 90,88 |
40 | 91,89 |
41 | 92,88 |
42 | 93,86 |
43 | 94,82 |
44 | 95,77 |
45 | 96,71 |
46 | 97,64 |
47 | 98,56 |
48 | 99,47 |
49 | 100,36 |
50 | 101,25 |
51 | 102,12 |
52 | 102,99 |
53 | 103,85 |
54 | 104,69 |
55 | 105,53 |
56 | 106,36 |
57 | 107,18 |
58 | 108,00 |
59 | 108,80 |
60 | 109,60 |
61 | 110,39 |
62 | 111,17 |
63 | 111,95 |
64 | 112,72 |
65 | 113,48 |
66 | 114,24 |
67 | 114,99 |
68 | 115,73 |
69 | 116,47 |
70 | 117,20 |
71 | 117,92 |
72 | 118,64 |
73 | 119,36 |
74 | 120,06 |
75 | 120,77 |
76 | 121,46 |
77 | 122,16 |
78 | 122,84 |
79 | 123,53 |
80 | 124,20 |
81 | 124,88 |
82 | 125,54 |
83 | 126,21 |
84 | 126,87 |
85 | 127,52 |
86 | 128,17 |
87 | 128,82 |
88 | 129,46 |
89 | 130,10 |
90 | 130,73 |
91 | 131,36 |
92 | 131,98 |
93 | 132,61 |
94 | 133,22 |
95 | 133,84 |
96 | 134,45 |
97 | 135,06 |
98 | 135,66 |
99 | 136,26 |
100 | 136,86 |
101 | 137,45 |
102 | 138,04 |
103 | 138,63 |
104 | 139,21 |
105 | 139,79 |
106 | 140,37 |
107 | 140,94 |
108 | 141,51 |
109 | 142,08 |
110 | 142,65 |
111 | 143,21 |
112 | 143,77 |
113 | 144,33 |
114 | 144,88 |
115 | 145,43 |
116 | 145,98 |
117 | 146,53 |
118 | 147,07 |
119 | 147,61 |
120 | 148,15 |
121 | 148,68 |
122 | 149,22 |
123 | 149,75 |
124 | 150,27 |
125 | 150,80 |
126 | 151,32 |
127 | 151,84 |
128 | 152,36 |
129 | 152,88 |
130 | 153,39 |
131 | 153,91 |
132 | 154,42 |
133 | 154,92 |
134 | 155,43 |
135 | 155,93 |
136 | 156,43 |
137 | 156,93 |
138 | 157,43 |
139 | 157,92 |
140 | 158,42 |
141 | 158,91 |
142 | 159,40 |
143 | 159,88 |
144 | 160,37 |
145 | 160,85 |
146 | 161,33 |
147 | 161,81 |
148 | 162,29 |
149 | 162,77 |
150 | 163,24 |
151 | 163,71 |
152 | 164,18 |
153 | 164,65 |
154 | 165,12 |
155 | 165,58 |
156 | 166,05 |
157 | 166,51 |
158 | 166,97 |
159 | 167,43 |
160 | 167,89 |
161 | 168,34 |
162 | 168,80 |
163 | 169,25 |
164 | 169,70 |
165 | 170,15 |
166 | 170,60 |
167 | 171,04 |
168 | 171,49 |
169 | 171,93 |
170 | 172,37 |
171 | 172,81 |
172 | 173,25 |
173 | 173,69 |
174 | 174,12 |
175 | 174,56 |
176 | 174,99 |
177 | 175,42 |
178 | 175,85 |
179 | 176,28 |
180 | 176,71 |
181 | 177,13 |
182 | 177,56 |
183 | 177,98 |
184 | 178,40 |
185 | 178,83 |
186 | 179,24 |
187 | 179,66 |
188 | 180,08 |
189 | 180,50 |
190 | 180,91 |
191 | 181,32 |
192 | 181,74 |
193 | 182,15 |
194 | 182,56 |
195 | 182,97 |
196 | 183,37 |
197 | 183,78 |
198 | 184,18 |
199 | 184,59 |
200 | 184,99 |
201 | 185,39 |
202 | 185,79 |
203 | 186,19 |
204 | 186,59 |
205 | 186,99 |
206 | 187,38 |
207 | 187,78 |
208 | 188,17 |
209 | 188,57 |
210 | 188,96 |
211 | 189,35 |
212 | 189,74 |
213 | 190,13 |
214 | 190,51 |
215 | 190,90 |
216 | 191,29 |
217 | 191,67 |
218 | 192,05 |
219 | 192,44 |
220 | 192,82 |
221 | 193,20 |
222 | 193,58 |
223 | 193,96 |
224 | 194,33 |
225 | 194,71 |
226 | 195,09 |
227 | 195,46 |
228 | 195,84 |
229 | 196,21 |
230 | 196,58 |
231 | 196,95 |
232 | 197,32 |
233 | 197,69 |
234 | 198,06 |
235 | 198,43 |
236 | 198,79 |
237 | 199,16 |
238 | 199,52 |
239 | 199,89 |
240 | 200,25 |
241 | 200,61 |
242 | 200,98 |
243 | 201,34 |
244 | 201,70 |
245 | 202,06 |
246 | 202,41 |
247 | 202,77 |
248 | 203,13 |
249 | 203,48 |
250 | 203,84 |
251 | 204,19 |
252 | 204,55 |
253 | 204,90 |
254 | 205,25 |
255 | 205,60 |
256 | 205,95 |
257 | 206,30 |
258 | 206,65 |
259 | 207,00 |
260 | 207,34 |
261 | 207,69 |
262 | 208,04 |
263 | 208,38 |
264 | 208,72 |
265 | 209,07 |
266 | 209,41 |
267 | 209,75 |
268 | 210,09 |
269 | 210,43 |
270 | 210,77 |
271 | 211,11 |
272 | 211,45 |
273 | 211,79 |
274 | 212,13 |
275 | 212,46 |
276 | 212,80 |
277 | 213,13 |
278 | 213,47 |
279 | 213,80 |
280 | 214,13 |
281 | 214,47 |
282 | 214,80 |
283 | 215,13 |
284 | 215,46 |
285 | 215,79 |
286 | 216,12 |
287 | 216,44 |
288 | 216,77 |
289 | 217,10 |
290 | 217,43 |
291 | 217,75 |
292 | 218,08 |
293 | 218,40 |
294 | 218,72 |
295 | 219,05 |
296 | 219,37 |
297 | 219,69 |
298 | 220,01 |
299 | 220,33 |
300 | 220,65 |
III.–Merkataritzako eta industriako ibilgailuendako erabilera pribatuak: |
ZENBAKIA | JARDUERA | AZALERA | INTENTSITATE KOEFIZIENTEA IK | A EREMUA (euro) | B EREMUA (euro) | C EREMUA (euro) | D EREMUA (euro) |
1 | Ibilgailuak eta halakoak konpontzeko lantegiak | <300 m² | 2,45 | 97,98 | 45,26 | 165,45 | 61,69 |
2 | <1.000 m² | 3,87 | 154,93 | 71,56 | 261,60 | 97,54 | |
3 | ≥1.000 m² | 5,48 | 219,10 | 101,20 | 369,97 | 137,94 | |
4 | Salgaien biltegiak | <300 m² | 2,00 | 80,00 | 36,95 | 135,09 | 50,37 |
5 | <1.000 m² | 3,00 | 120,01 | 55,43 | 202,64 | 75,55 | |
6 | ≥1.000 m² | 4,24 | 169,71 | 78,39 | 286,57 | 106,85 | |
7 | Merkataritza jarduerak eta administrazio erabilerak | <300 m² | 2,24 | 89,45 | 41,32 | 151,04 | 56,31 |
8 | <1.000 m² | 3,54 | 141,43 | 65,33 | 238,81 | 89,04 | |
9 | ≥1.000 m² | 5,00 | 200,01 | 92,38 | 337,73 | 125,92 | |
10 | Garraioko eta logistikako proiektua | <300 m² | 3,08 | 123,29 | 56,95 | 208,19 | 77,62 |
11 | <1.000 m² | 4,36 | 174,36 | 80,54 | 294,43 | 109,77 | |
12 | ≥1.000 m² | 6,16 | 246,59 | 113,90 | 416,38 | 155,24 | |
13 | Trafikoa/zirkulazio berezia daukaten jarduerak (saltoki handiak, gasolina-zerbitzuguneak, IAT, edo halakoak) | 7,07 | 282,86 | 130,65 | 477,62 | 178,08 | |
14 | Gainerako jarduerak | <300 m² | 1,73 | 69,29 | 32,00 | 116,99 | 43,62 |
15 | <1.000 m² | 2,45 | 97,98 | 45,26 | 165,45 | 61,69 | |
16 | ≥1.000 m² | 3,46 | 138,57 | 64,01 | 233,99 | 87,24 |
IV.–Espazioak erreserbatzea:
EREMUA | BALIOA URTEKO |
A | 59,58 |
B | 27,51 |
C | 100,41 |
D | 37,49 |
V.–Pasabide-seinalea emateko eta jartzeko eta bide publikoa seinaleztatzeko tasa:
Pasabide-seinalea emateko eta jartzeko eta bide publikoa margotzeko tasa 35,50 euro izango da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Noain Elortzibarren, 2017ko abenduaren 9an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1714156
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
