200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko ORD-4 eta ORD-5 ordenantzetan. Behin betiko onespena

Milagroko Udalak, 2016ko urriaren 3an egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen "Aldaketa, Udal Plan Orokorreko ORD-4 eta ORD-5 ordenantzetan", Luis Martínez Benito Constructora y Promotora SA enpresak sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49.3 artikuluan 74.b) artikuluarekin bat xedatutakoari jarraikiz.

Milagron, 2016ko urriaren 5ean.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

Sustatzailea: Luis Martínez Benito Constructora y Promotora SA.

Kokapena: Milagroko Udal Plan Orokorreko eremu osoan.

Xedea: Lurzatietako itxituren garaiera.

ORD-4: Dentsitate txikiko etxebizitza atxikia.

Atala: Lurzatietako itxiturak.

“Lurzatiaren mugetako itxitura trinkoa, arina edo mistoa izanen da, eta 2,00 m-ko garaiera izanen du. Nolanahi ere, Plan Orokorra indarrean sartzen den egunean bertan dauden eraikinei dagokienez, dauden konponbideak finkatutzat jotzen dira eta, aldatzekotan, itxitura arina edo mistoa eginen da, betiere itxitura horrek bereizten dituen bi lurzatien jabeak ados egonik. Horregatik, kasu honetan lizentzia eskabidea bi jabe horiek sinatu beharko dute.”

ORD-5: Eraikuntza bakartua.

Atala: Lurzatietako itxiturak.

“Lurzatiaren lerrokadura ofizialaren gaineko itxitura mistoa izanen da: 113. artikuluan ezartzen diren ezaugarriak izanen ditu, eta adreilu trinkoen aldeak 100 cm-ko gehieneko garaiera izanen du, itxitura arinak 2,00 m-ko gehieneko garaiera izanen duela sestratik. Lurzatiaren mugetako itxitura trinkoa, arina edo mistoa izanen da, eta 2,00 m-ko garaiera izanen du.”

Iragarkiaren kodea: L1611304