2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERGA
Larre baten enkantea
Udalak jendaurreko enkantea eginen du, gutunazal itxiaren bidez, baldintzen agiriko proposamen ekonomikoaren ereduarekin bat, “Monte Arriba” izeneko alderdian dagoen 880 erreguko larrearen aprobetxamendua 8 urtez errentan emateko.
Baldintzak Lergako Udalean begiratu behar dira.
Aurkezteko epea: 2016ko azaroaren 9ko 12:00ak arte.
Prezioa: 2.000 euro urtean.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa baldintza-agirian agertzen da.
Proposamenak aurkezteko epea bukatzen den egunean berean irekiko dira aurkeztutako proposamenen plikak, 14:00etan, Lergako Udaleko bilkuren aretoan.
Enkantea eman gabe geldituz gero, berriz ere eginen da 2016ko azaroaren 16an eta 2016ko azaroaren 23an, 12:00etan, hurrenez hurren %10 eta %20 merkeago.
Lergan, 2016ko urriaren 5ean.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.
Iragarkiaren kodea: L1611415