200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Udalaren lur baten kalifikazio juridikoaren aldaketa, soberako lurzatiaren kalifikazioa emateko

Irurtzungo Udalak, 2016ko urriaren 4an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Udal katastroko 2. poligonoko 10. lurzatiarekin muga egiten duen 84 m²-ko azalerako lur baten kalifikazio juridikoaren aldaketa onestea, soberako lurzatiaren kalifikazioa emateko.

2.–Kalifikazio juridikoa aldatzea egokia eta legezkoa dela frogatzeko oinarria da oso txikia dela eta, daukan kokapena edukita, lur horri ezin zaiola eman erabilera publikorik.

Irurtzunen, 2016ko urriaren 6an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1611369