200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Ezkontza zibilak egiteko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2016ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezkontza zibilak egiteko zerbitzuaren tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Esteribarren, 2016ko urriaren 5ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1611360