2. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Ediktua. Familia-autoak. 166/2015 epaia

Edurne Miranda Ortiz de Latierro andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen du:

organo judizial honetan ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko familia-autoak bideratzen ari dira, Valeria Rozina Stefanek eskaturik Nicolae Emil Stoicaren aurka. 2015eko azaroaren 25ean horren gaineko epaia eman da, adingabeen gainean eskatutako neurriak onartzea erabakitzen duena.

Eta, non den jakiterik ez baitago, Nicolae Emil Stoicari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, honako hau egiten dut, eta aditzera ematen zaio epaiaren kopia eskura duela epaitegi honetako idazkaritzan.

Tuteran, 2015eko abenduaren 1ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.

Iragarkiaren kodea: J1516254