2. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

136/2015 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusiak emana, France Telecom España SAk (gaur egungo izena: Orange Espagne SA) aurkeztu duen Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko lehenbiziko espedientea onesten duena.

Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen arabera, operadoreek planaren edukiaren edozein aldaketa Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunari jakinarazi beharko diote, plana behar den moduan eguneratuz.

2013ko maiatzaren 9an, Josep M.ª Rabes Cabus jaunak, France Telecom España SA ordezkatuz, Amena operadoreari baimendu zitzaion Azpiegituren Lurralde Plana aldatzeko eskaera aurkeztu du. Eskrituren bidez frogatzen du France Telecom España SAk xurgatu zuela Amena.

Geroago, France Telecom España SAk eskriturak aurkeztu ditu enpresaren izen aldaketa frogatzeko, oraingo izena Orange Espagne SA baita.

Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 5eko 38/2015 Ebazpenaren bidez, France Telecom España SAk (gaur egungo izena: Orange Espagne SA) Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko aurkeztu duen lehenbiziko espedientearen tramitazioari hasiera eman zitzaion, eta agindua eman zen eskatutako kokapenak Nafarroako Gobernuaren gobernu irekiaren atarian argitaratzeko, interesdunek bidezko alegazioak aurkez zitzaten.

Orobat, ebazpen horretan errekerimendua egin zitzaien Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, bakoitzak bere eskumenen esparruan txostena egiteko azpiegituren lurralde planaren aldaketari buruz. Aipatu unitateek eta Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak txosten bana egin dute, eta horietan ezarritako determinazioak ebazpen honen II. eranskinean bildu dira.

Aipatu atarian jendaurrean egon den bitartean, ez da alegaziorik aurkeztu.

2015eko ekainaren 24ko Erabakiaren bidez, 10/2002 Foru Legean arautzen diren Nafarroako Foru Komunitateko azpiegituren lurralde planei dagokienez, Nafarroako Gobernuak erabaki du telekomunikazioen arloan eskumenak dituen departamentuak tramitatu eta ebatziko dituela plan horiek.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren 4. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. France Telecom España SAk (gaur egungo izena: Orange Espagne SA) Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko aurkeztu duen lehenbiziko espedientea onestea, barne direla ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren kokapenak eta II. eranskinean agertzen diren ukitutako instalazioek bete beharreko determinazioak.

2. Ebazpena honako hauei igortzea: Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzua, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzua, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzua, Ondare Historikoaren Zerbitzua eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzua.

3. Ebazpen hau eta bere eranskinak Orange Espagne SAri jakinaraztea, eta aditzera ematea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen).

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko azaroaren 26an.–Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusia, Mikel Sagués García.

I. ERANSKINA

ESTAZIOA

UDALERRIA

UTMX

UTMY

NAV2041

Abaurregaina

645887,6

4751252,9

NAV2032

Ameskoabarren (herri-mendia)

569041,5

4735963,5

NAV2040

Aribe

641800,2

4755073,3

NAV1015

Armañantzas

558967,6

4711752,4

NAV0029

Barañain

607368,1

4740145,8

NAV0109

Barañain

607609,6

4739694,7

NAV0161

Barañain

606784,8

4739917,9

NAV1014

Barbarin

573346,4

4716666,2

NAV1024

Barbarin

570661,1

4714718

NAV2054

Burgi

663742

4731496,8

NAV0024

Burlata

613461,8

4741712,4

NAV0119

Burlata

613464,5

4741711,2

NAV2055

Desoio

558311,9

4715276,2

NAV0052

Deikaztelu

580616,3

4715811,2

NAV2043

Espartza Zaraitzu

655289,9

4746922,1

NAV2050

Ezporogi

628906,2

4715024,8

NAV2024

Fontellas

617198,5

4650175,9

NAV0094

Goizueta

592248,1

4779901

NAV1021

Goldaratz (Imotz)

595335,1

4756728,9

NAV2044

Gorza

656901,4

4740579,2

NAV0101

Izaba

670203

4745792

NAV2042

Jaurrieta

652710

4749731,4

NAV0098

Luzaide

637450,2

4771816,6

NAV2033

Mendaza

563370

4720893,5

NAV1001

Mendibil (Oloritz)

611941,1

4719759,3

NAV1057

Mezkiritz (Erroibar)

631400

4759999,6

NAV0079

Miranda Arga

596401,5

4703386,1

NAV1009

Elo

620303,9

4728157,8

NAV0100

Otsagabia

656947,7

4753609

NAV1030

Olague (Anue)

612197,8

4756840,4

NAV1028

Olabe (Olaibar)

614211,5

4749042,6

NAV1058

Orreaga

636522,1

4763772

NAV1029

Ostitz (Odieta)

613143,8

4752551,2

NAV0075

Oteitza

585715

4718355,2

NAV0001

Iruña

609539,4

4741070,7

NAV0002

Iruña

610374,7

4741493,7

NAV0003

Iruña

609474,7

4740156,3

NAV0004

Iruña

610442,2

4740010,4

NAV0006

Iruña

611700,3

4740736,5

NAV0007

Iruña

610793,9

4740880,3

NAV0008

Iruña

610758

4741421,8

NAV0009

Iruña

608785,3

4740305,9

NAV0010

Iruña

608472,8

4742317,4

NAV0011

Iruña

609801

4740568

NAV0013

Iruña

611555,5

4740159,8

NAV0014

Iruña

611378,5

4739091,2

NAV0017

Iruña

609533,1

4742296,5

NAV0018

Iruña

609162,8

4739940

NAV0021

Iruña

611968,3

4743068,1

NAV0022

Iruña

610602,6

4742508,5

NAV0023

Iruña

610182,7

4742294,1

NAV0032

Iruña

609841,9

4739669,4

NAV0105

Iruña

607382,7

4740759,4

NAV1002

Puiu

610656,8

4711717,2

NAV2053

Erronkari

666497,2

4740218,5

NAV2051

Santsoain Leotz

616061

4711427

NAV0062

Tutera

615895,2

4657161,9

NAV0063

Tutera

613480,8

4658871,6

NAV2005

Tutera

615586,3

4657336,1

NAV2006

Tutera

614065,1

4658041,9

NAV2047

Uxue

622325,6

4707662,1

NAV1060

Urrotz-Hiria

625804,6

4736382

II. ERANSKINA

Determinazio orokorrak

–Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Irekitzeko lizentziaren fasean, eta oinarrizko estazioak martxan jarri baino lehen, teknikari eskudun baten ziurtagiria aurkeztuko da dagokion udalean. Txosten horretan justifikatuko da estazioak proiektu teknikoarekin eta aurkeztutako eranskinekin bat egin direla, eta emisio irrati-elektrikoetako esposizio mailen neurketa errealen emaitzak emanen dira. Neurketak erradiazio handiena den iristeko moduko tokian eginen dira, barne direla bereziki aintzat hartu beharreko erabilera-eremuak, urtarrilaren 11ko CTE23/2002 Aginduan eta geroko aldaketetan ezarritako prozedurari jarraikiz eta maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Sustatzaileari gogorarazi behar zaio ezen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren arabera, obretako udal lizentziak eman baino lehen instalazio bakoitzaren ingurumen ukipenetarako baimen egokia tramitatu beharko dela, betiere instalazioa lurzoru urbanizaezinean bada eta aldez aurretik baimen hori ez badu.

–Ondare Historikoaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Aurreikusitako lanetan, horren berririk izan ez eta aztarna arkeologikoren bat agertuko balitz, lanak gelditu eta horren berri eman beharko dio, berehala, Arkeologia Atalari, ondare historikoaren alorrean indarrean dagoen legeriarekin bat (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 43.3 eta 44. artikuluak). Aipatu foru legearen 101.h artikulua aplikatzeko, oharpen hori ez betetzeagatik ondare historikoari gerta dakiokeen edozein ukipen arau-hauste larritzat joko da.

–Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Operadoreak abenduaren 31n martxan dauden estazioen zerrenda aurkeztu beharko du, egun hori baino lehen, gutxienez datu hauekin: estazioaren kodea, UTMX eta UTMY koordenatuak, erabilitako teknologiak (GSM, UMTS, LTE, etab.), emisio frekuentziak eta sektoreen potentziak. Azken urtean estazioan aldaketarik izan ez bada, aski izanen da estazioaren kodea ematea eta aldaketarik ez duela izan adieraztea.

–Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan xedatutakoarekin bat, lurzoru urbanizaezineko kokapenek, lurzoru urbanizaezineko jardueretako baimena behar badute, instalatu baino lehen tramitatu beharko dute baimena. Orobat, aditzera ematen da baimen horiek eskatzeko behar den dokumentazio teknikoa aipatu legearen 119. artikuluan agertzen dela, eta ohartarazten da ezen, egin gogo diren jarduerak nahi diren tokietan gauzatzeak uki ditzakeen edo gauzatze hori baldintzatzen ahal duten azpiegitura eta/edo zortasunei dagokienez, operadoreek, obrak gauzatzen baino lehen, behar diren baimen eta txosten guztiak eskuratuko dituztela kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

Determinazio espezifikoak

–Azpiegituren eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak errekerimendu batzuk egin zizkion sustatzaileari. Horrek behar bezalako erantzuna eman eta horren inguruko agiriak aurkeztu ditu, salbu kasu hauetan:

  • NAV2058 estazioa (Odieta). Estazio horren emisio elektromagnetikoen azterlan berri bat bidaltzeko eskatu zen, bidali zutena beste estazio bati zegokiolako. Azterlan berririk ez da bidali, eta horregatik kokapen hau lurralde planetik kanpo dago, baimenik gabe.
  • NAV6004 estazioa (Iruña). Estazioaren fitxa berri bat bidaltzeko eskatu zen, emisioen azterlana kanpoaldean eta aparkalekuko planta guztietan egina, bai eta antenaren eraginetik kanpo gelditzen den eremuaren paralelepipedoa ere. Operadoreak ez du informazio hori bidali, eta horregatik kokapen hau lurralde planetik kanpo dago, baimenik gabe.

–Azpiegituren eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak egindako errekerimendu bera egin zuen Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak NAV6004 estaziorako.

–Ondare Historikoaren Zerbitzuak zenbait errekerimendu egin zizkion sustatzaileari, eta horrek ez du behar bezala erantzun, ez eta horien inguruko agiriak eman ere.

  • NAV1059 estazioa (Erro). Kokapena tokiz aldatzeko eskatu zen, kultur intereseko ondasun den Done Jakue bidearen babes zerrendan baitzegoen. Errekerimenduari ez zaio erantzuna eman, eta horregatik kokapen hau lurralde planetik kanpo dago, baimenik gabe.
  • NAV6008 (Iruña-Yanguas). Dokumentazioa aurkezteko eskatu zen, frogatzeko antena txikia dela eta estalki berean instalatutako beste elementu txiki batzuetatik hurbil dagoela. Errekerimenduari ez zaio behar bezala dokumentatutako erantzuna eman, eta horregatik kokapen hau lurralde planetik kanpo dago, baimenik gabe.

–Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak aditzera ematen du ezen, 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan xedatutakoarekin bat, kokapen hauek lurzoru urbanizaezineko jardueretako baimena behar dutela:

ESTAZIOA

HERRIA

UTMX

UTMY

NAV1015

Armañantzas

558967,58

4711752,4

NAV1014

Barbarin

573346,35

4716666,21

NAV2054

Burgi

663741,97

4731496,78

NAV0024

Burlata

613461,81

4741712,4

NAV0119

Burlata

613464,51

4741711,2

NAV2055

Desoio

558311,93

4715276,21

NAV1059

Erro (Erroibar)

624848,11

4755572,04

NAV2024

Fontellas

617198,45

4650175,87

NAV0094

Goizueta

592248,08

4779901,01

NAV1021

Goldaratz (Imotz)

595335,12

4756728,88

NAV0098

Luzaide

637450,2

4771816,59

NAV2033

Mendaza

563370,03

4720893,54

NAV1001

Mendibil (Oloritz)

611941,09

4719759,26

NAV1057

Mezkiritz (Erroibar)

631399,96

4759999,6

NAV0100

Otsagabia

656947,68

4753609,01

NAV1030

Olague (Anue)

612197,76

4756840,4

NAV1028

Olabe (Olaibar)

614211,48

4749042,6

NAV1058

Orreaga

636522,11

4763772

NAV2053

Erronkari

666497,2

4740218,45

NAV1060

Urrotz-Hiria

625804,55

4736381,99

Iragarkiaren kodea: F1516085