2. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 190/2015 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, Iruñeko Kale Nagusiko 32. zenbakiko Jabekideen Elkarteak eskaturik, Francisco Javier Echarri Piudo eta Felipe Joaquín Echarri Piudo jaunen aurka, beharkizun bat eta diru kopuru baten erreklamazioa direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen haren xedapen zatia hitzez hitz:

Baiesten dut Patricia Lázaro Ciaurriz prokuradore andreak, Iruñeko Kale Nagusiko 32. zenbakiko Jabekideen Elkartearen izenean eta hura ordezkatuz, jarritako demanda, eta, horrenbestez, auzi-ihesean den Francisco Javier Echarri Piudo jauna kondenatzen dut 2.653,84 euro ordaintzera demandatzaileari, eta Felipe Javier Echarri Piudo jauna, hau ere auzi-ihesean, 2.522,98 euro ordaintzera demandatzaileari. Diru kopuru horiei PZLaren 576. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie.

Demandatu horiek kondenatzen ditut komunitate demandatzailearen eraikinean dauzkaten lokaletan sartzeko baimena ematera, jabekideen elkarteak onartutako konpontze eta zaharberritze obrak egin daitezen.

Kostuak ordaintzera ere kondenatzen ditut demandatuak.

Apelazio-errekurtsoa jar daiteke hogei eguneko epean.

Eta Francisco Javier Echarri Piudo jaunari eta Felipe Joaquín Echarri Piudo jaunari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko azaroaren 27an.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1516182