2. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Jarduera sailkatuaren eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Servicios de la Comarca de Pamplona, S.A. Jarduera: igorlea eta arazketa Artetan. Tokia: Artetako Kontzejuko 7. poligonoko 229., 230., 231., 232., 241., 240., 239., 233., 282. eta 3001. lurzatiak (Ollaran).

Ollon, 2015eko abenduaren 17an.–Alkatea, Javier Pérez Cueva.

Iragarkiaren kodea: L1516925