2. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2015eko abenduaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Erriberriko Udal Plan Orokorreko araudi partikularraren 58.3. artikuluko aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3. artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea bi hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2015eko abenduaren 18an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1516984