2. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

3. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 9an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 3/2015 aldaketa: kreditu gehikuntza:

DIRU-SARRERAK:

–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 3.000,00 euro.

–"Lurren erosketa" izeneko 1.121.680 kontu-saila beheititzea. Zenbatekoa: 1.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 4.000,00 euro.

GASTUAK:

–"Igerilekuetako monitorea, lan kontratuduna" izeneko 1.452.131 kontu-saila. Zenbatekoa: 4.000,00 euro.

Gastuak guztira: 4.000,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hauen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Elizagorrian, 2015eko abenduaren 28an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1516967