2. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Jarduera sailkatua. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55.1 artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunez iragarki hau, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Congelados de Navarra SA. Jarduera: ontziratze eta nahaste nabea handitzea barazkiak manipulatu eta izozteko industriarako. Handitzea. Kokapena: Fustiñanako (Nafarroa) industrialdea.

Fustiñanan, 2015eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L1516937