199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 106/2016 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea. Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratu den 106/2016 prozesuan ebazpenak eman dira, eta haien kopiak interesdunen eskura daude bulego judizial honetan, interesdunek oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Sánchez Montalván y Tenorio Giles Williami, Tenorio Giles Williami eta Manuel Eduardo Sánchez Montalvani legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2016ko irailaren 28an.–Justizia Administrazioaren letradua, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1611272