199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Planeamenduko hitzarmenaren azterlana. Behin betiko onespena

Udalak, 2016ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Gorría senideekin sinatutako planeamenduko hitzarmenaren proiektua, Kale Nagusia zabaltzeko.

Bigarrena.–Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Hitzarmena Jabetza Erregistroan inskribatzea, Hipotekari buruzko Legean ezarritakoari jarraituz.

Laugarrena.–Ebazpen hau banan-banan jakinaraztea lurren jabeei.

Alesbesen, 2016ko urriaren 3an.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

HITZARMENAREN TESTUA

Alesbesen, bi mila eta hamaseiko ekainaren hogeita batean.

Bildurik, alde batetik:

Delia Linzoain Pinillos, Alesbesko (Nafarroa) Udaleko alkate udalburua, 44.625.538H NAN zenbakia duena, sinatzeko ahalmenarekin, bere karguan eta aplikatzekoa den legediak ematen dizkion eskumenetan oinarrituz.

Beste aldetik:

Jesús Gorria Fernández, adinez nagusia, Alesbesko bizilaguna, helbidea Iruña kaleko 6 zenbakiko 3. solairuan duena, 72.637.549F NAN zenbakiarekin.

Rafael Gorria Fernández, adinez nagusia, helbidea Bartzelonan, José Sangenís kaleko 92 zenbakian duena, 72.647.051X NAN zenbakiarekin.

Ramiro Gorria Fernández, adinez nagusia, Antsoaingo bizilaguna, helbidea Lapurbide kaleko 7. zenbakiko 1. solairuko ezkerraldean duena, 72.616.376V NAN zenbakiarekin.

Beraien izenean eta dagokien eskubideari loturik agertu dira eta bi aldeek egintza honetarako gaitasuna onartu diote elkarri. Horiek horrela,

Adierazten dute:

1.–Gorria senideak 4. poligonoko 180. eta 181. lurzatien jabeak dira. Lurzati horietan bi eraikin zeuden, eraitsiak izan direnak, Alkatetzaren 2016ko otsailaren 15eko Ebazpenaren bitartez emandako eraisteko lizentziari jarraituz.

2.–Udalari Kale Nagusia zabaltzea interesatzen zaio eta horrela, puntu horretan kaleak jasaten duen mehargunea saihestea. Horrela, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioa hobetuko da.

3.–Gorria senideak prest daude 180. eta 181. lurzatietako 5,65 m² lagatzeko, kalea zabaldu ahal izateko, lagatako metroak ordaintzen bazaizkie, Udaleko arkitektoak egiten duen tasazioari jarraituz.

4.–Udaleko arkitektoak 5,65 m² horiek baloratu ditu, hondar-metodo estatikoaz baliatuz, eta 2.500,00 euroko balioa eman die.

5.–Bi aldeak ados daude Kale Nagusia zabaltzeko eginen den 5,65 m²-ren lagapenarekin eta baita lagatako metroen balorazioarekin. Hortaz, hitzarmen proposamen hau formalizatu da ondoko zehaztapen hauekin.

Zehaztapenak

Lehenbizikoa.–Gorría Fernández senideek 5,65 m² laga dizkiote Udalari, Kale Nagusia zabaltzeko, 4. poligonoko 180. eta 181. lurzatietakoak, erantsitako planoari jarraituz. Horren ordez, Udalak 2.500,00 euro emanen dizkie Gorria Fernández senideei, hala baloratu baitira lagako diren metroak. Zenbateko hori hitzarmen honen zirriborroa sinatzerakoan ordainduko zaie.

Bigarrena.–Lagapenarekin, 4. poligonoko 180. eta 181. lurzatiak honela gelditu dira:

180. lurzatia: jatorrizko finkaren gainerakoa; orubea, hiri lurzoru finkatua, Muchos kalearen eta Kale Nagusiaren artean kokatua. Sarrera Kale Nagusiko 45. zenbakitik du eta bananketaren ondotik haren azalera 54,126 m²-koa da. Iparraldetik Muchos kalearekin egiten du muga; hegoaldetik, banandutako zatiarekin; mendebaldetik, Kale Nagusiarekin eta ekialdetik, 181. lurzatiarekin.

180. lurzatitik banandutako zatia: bananduko den lurzatia, 4,674 m²-ko azalera duena, 180. lurzatiaren fatxadaren aurretik doana, Kale Nagusiarekin muga eginez. Iparraldetik 180. lurzatiarekin egiten du muga; ekialdetik, 181. lurzatitik banandutako puskarekin; eta hegoaldetik eta mendebaldetik, Kale Nagusiarekin.

181. lurzatia: jatorrizko finkaren gainerakoa; orubea, hiri lurzoru finkatua, Muchos kalearen eta Kale Nagusiaren artean kokatua. Sarrera Kale Nagusiko 43. zenbakitik du eta bananketaren ondotik haren azalera 115,93 m²-koa da. Iparraldetik Muchos kalearekin egiten du muga; hegoaldetik, banandutako zatiarekin; ekialdetik, 194. eta 182. lurzatiekin eta mendebaldetik, 180. lurzatiarekin.

181. lurzatitik banandutako zatia: bananduko den lurzatia, 0,976 m²-ko azalera duena, 181. lurzatiaren fatxadaren aurretik doana, Kale Nagusiarekin muga eginez. Iparraldetik jatorrizko 181. lurzatiarekin egiten du muga; hegoalde eta ekialdetik, Kale Nagusiarekin; mendebaldetik, 180. lurzatitik banandutako zatiarekin.

Hirugarrena.–Lagapena gauzatu ahal izateko, Udalak xehetasun azterlan bat tramitatuko du, baina planeamenduaren osotasuna mantenduko du, interes publikoko arrazoiengatik. Azkenean ez bada planeamenduko aldaketa behin betiko onesten, hitzarmena automatikoki amaitu dela ulertuko da.

Laugarrena.–Alkatetzak Osoko Bilkurari igorriko dio hitzarmenaren zirriborro hau, tramitatu eta onets dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 24. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Eta adostasunaren frogagarri, bi aldeek bi ale sinatu dituzte, idazpuruan adierazitako tokian eta egunean. Nik, idazkariak, horren fede ematen dut.

Iragarkiaren kodea: L1611242