199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, Terrazak, mahai hankabakarrak eta barra-mostradoreak jabari edota erabilera publikoko eremuetan paratzea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Udalak, 2016ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, aldaketak onetsi zituen, hasiera batean, Terrazak, mahai hankabakarrak eta barra-mostradoreak jabari edota erabilera publikoko eremuetan paratzea arautzen duen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Indarra duten xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai dago Ekonomia eta Ogasun arloko Ogasuneko, Katastroko, Ondareko eta Erosketetako Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira aldaketa horiek.

Tuteran, 2016ko urriaren 4an.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1611314