199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hasiera batez onestea 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten zerga diru-sarreren eta prezio publikoen erregulazioan izandako aldaketak

Udalbatzak, legezko quoruma edukita, honako erabaki hau hartu zuen 2016ko urriaren 6an egindako Osoko Bilkuran:

IKUSIRIK espedientean jasotako agiriak eta Gobernu Batzarrak 2016ko irailaren 21ean hartutako erabakia –horren bidez onetsi baita 2017. urteko ekitaldirako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauak aldatzeko Proiektua–, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioko 6/1990 Foru Legean ezarritakoarekin bat, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea 2015eko irailaren 15eko Udal Antolaketari buruzko dekretuaren aplikazioaren ondorioz erabaki-erreferentzia guztiak izen berrietara egokitu daitezela, aintzat hartuta dekretuan onetsitako udal-antolamenduaren arabera aldatu direla alorren izenak.

2.–Hasiera batez onestea gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egindako aldaketa orokorrak, 2016ko Aurrekontuko Genero Inpaktuaren gaineko Txostena oinarri daukatenak, Gobernu taldeak proposatuak.

3.–Hasiera batez onestea honako tributu hauen ordainarazpena arautzen duten ordenantza fiskalen indarreko testuetan edota tarifa-eranskinetan egindako aldaketak:

–Lurren gaineko kontribuzioa.

–Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko zerga.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

–Agiriak eta bestelako euskarriak egin eta bideratzeko tasak.

–Hirigintzaren arloko lizentziak eman eta kontrol-jarduera administratiboak egiteko tasak.

–Ingurumena babesteko eta jarduera kaltegabeetarako baimenak emateko eta administrazioko kontrol-jarduerak egiteko tasak.

–Udal-erabakietan, ordenantzetan eta bestelako arauetan aurreikusitako ikuskapenak zein aztertzeko eta kontrolatzeko bestelako esku-hartzeak egiteko tasak.

–Ibilgailuak eremu publikotik erretiratu eta, horren ondorioz, zaintzeko zein ibilgailuak eremu publikoan ibilgetzeko zerbitzuak emateko tasak.

–Iruñeko animaliak hartzeko zentroak emandako zerbitzuak eta arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko tasak.

–Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko tasak, aparkaleku esklusibo gisara erabiltzeko, ibilgailuak gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanetarako.

–Hiriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo berezietarako tasak.

4.–Hasiera batez onestea ondoan zerrendatzen diren zerbitzuak emateagatik edo udal-jarduerak egiteagatik ezarritako prezio publikoak arautzen dituzten arau eta tarifa-eranskinetako indarreko testu eta tarifetan egindako aldaketak:

–Udal-lokalen erabilera.

–Udalaren kirol-instalazioen eta eskoletako areto eta instalazioen erabilera.

–Etxez etxeko laguntza-zerbitzua.

–Catalina de Oscáriz arte eta lanbideetako udal-eskolako ikastaroetako matrikula.

–Joaquín Maya Udalaren Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena eman eta parte hartzea.

–Udalak edo udal-erakunde autonomoek antolatutako hezkuntza-, kultura-, kirol- eta gizarte-arloetako nahiz osasuna sustatzeko ikastaro eta jardueretarako sarrerak, izen-emateak edo matrikulak.

–Desinfekzio parkeko, bainuetxeko, albaitaritzako eta Animaliak Hartzeko Zentroko zerbitzuak.

5.–Espresuki onestea kostua baino txikiagoak diren prezio publikoak ezartzen direla espedientean jasotako agirian zehazten diren arauetan, justifikazioa, betiere, agiri horretan berean jasotzen delarik.

6.–Aditzera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen dutela honako tributu hauen ordainarazpena erregulatzen duten ordenantza fiskalek eta tarifa-eranskinek:

–Kudeaketarako, diru-bilketarako eta ikuskapenerako ordenantza fiskala.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga.

–Luxuzko gastuen gaineko zerga: bingo jokoa.

–Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga.

–Kontribuzio bereziak.

–Zaintza bereziko zerbitzuak.

–Betearazpen-agindu, betetze subsidiario eta partikularrendako laguntzak.

–San Jose udal-hilerriko zerbitzuak.

–Elikagaien eta ingurumen-laginen gaineko saiakuntza kimiko eta mikrobiologikoak.

–Ezkontza zibilak.

–Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak egiteko eta eremu publikoan zoladura edo espaloiak mugitzeko tasak.

–Hornidurako zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek egindako hiriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu bereziak.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetan aparkatzeko tasak.

7.–Aditzera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen dutela honako zerbitzuak edo udal-jarduera hauek direla medio ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituzten arau fiskalek eta tarifa-eranskinek:

–Adinekoendako udal-zerbitzuak eta jantoki sozialeko zerbitzua.

–Udal-apartamentuetako premiazko ostatu-zerbitzua.

–Iruñeko Udaleko haur-eskoletako heziketa eta asistentziako zerbitzuak.

–Errauts-kutxatilen zein kutxatila-euskarri eta hilarriko multzoen salmenta San Jose udal-hilerrian.

–Udalaren garabi-zerbitzuak partikularrei laguntza ematea.

–Sanferminetako ekipaje-kontsignako zerbitzua.

8.–Ordenantza Fiskaletan eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauetan egindako aldaketek, zeinak hasiera batez onetsi baitira, 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, behin arauzko izapideak bete eta gero, betiere aldez aurretik haien testu bateratuak argitara emanen direlarik Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea ikusgai dago Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorraren Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza, zk.g., 1. solairua; telefonoa: 948 420 206). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik gabe, aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko urriaren 6an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1611437