199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hasiera batez onestea Merkataritza Ez-egonkorra arautzen duen Ordenantzaren 17. artikuluaren 2.2 zenbakiko lehenengo paragrafoaren aldaketa

Udaleko Osoko Bilkurak, legezko quoruma edukita, honako erabaki hau hartu zuen 2016ko urriaren 6an:

Ikusirik 2016ko irailaren 30ean Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakia (2/EL), honako hau

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea espedientean jasotako Merkataritza Ez-egonkorra arautzen duen Udal Ordenantzaren 17. artikuluaren 2.2 zenbakiko lehenengo paragrafoaren aldaketa.

2.–Espedientea jendaurrean paratzea, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udaletxeko iragarki-taulan iragarrita, hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Aldizkarian noiz argitara eman eta biharamunetik aitzina.

Hasiera bateko onespen-erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko epean erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ezean. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako aldaketaren behin betiko testuarekin batera.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea ikusgai dago Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorraren Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza, zk.g., 1. solairua; telefonoa: 948 420 206). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik gabe, aipatutako aldaketa behin betiko onetsi dela joko da.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta hamaseiko urriaren seian.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1611435