199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko araudi orokorraren 20. artikuluan. Behin betiko onespena

Odietako Udalak, 2016ko ekainaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Odietako Udal Plan Orokorrean aldaketa puntuala egiteko espedientea (determinazio xehakatuak), lurzatien itxiturak arautzen dituen araudiari dagokiona (20. artikulua, hauei buruzkoa: “lurzatien itxiturak, eustormak, harri-lubetak eta ezpondak”), Odietako Udalak berak sustatua. Horregatik, espedientea jendaurrean egon da hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita (2016ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 15ekoa), Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49.1.b) eta 3. artikuluetan 78.2, 79.3, 74 eta 81.1 artikuluei eta haiekin bat datozenei dagokienez ezarritako ondorioetarako. Orobat, iragarkiak Udalaren iragarki oholean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratu ziren, eta ez da, epe horretan, ez aurkeztu, ez jaso hari buruzko alegaziorik.

Odietako Udalak espedientea behin betiko onetsi zuen 2016ko irailaren 20an egin osoko bilkura arrruntean.

Horregatik eta aipatu araudia betetzeko argitaratzen dira iragarki hau eta aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erripan, 2016ko irailaren 20an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

ERANSKINA

Udal Plan Orokorreko araudi orokorraren 20. artikuluaren aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1611306