199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

8. aldaketa 2016ko ekitaldiko aurrekontuan. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2016ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 8. aldaketa Udalaren 2016ko aurrekontuan: Kreditu gehikuntza.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Arradan, 2016ko urriaren 7an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1611413