199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2016ko aurrekontuan 5. aldaketa egiteari buruzko espedientea. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2016ko irailaren 29an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Martzillako Udalaren 2016ko aurrekontuan aldaketa egiteko espedientea (05/2016 espedientea).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan). Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aitzin paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Martzillan, 2016ko irailaren 30ean.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1611249