2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Hirigintzako Udal Planeko Eraikuntzako Ordenantzaren 113. artikuluaren aldaketa. Behin betiko onespena
Lesakako Udalak, 2016ko irailaren 30ean eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, bertzeak bertze:
A.–Behin betiko onestea hirigintzako Udal Planeko Eraikuntzako Ordenantzaren 113. artikuluaren aldaketa, lurzoru urbanizaezinean dauden finketan “harrizko lauzez osaturiko zerrakurak egin ahal izateko, 1,20 m-ko altuera gaindituko ez dutenak”.
B.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko onespenaren akordio hau argitaratzea, baita aldaturiko artikuluaren testu osoa ere.
Lesakan, 2016ko urriaren 4an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.
ERANSKINA
Eraikuntzaren gaineko ordenantzako 113. artikuluaren testua (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1611280