199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Eskumena aldi baterako bereganatzea

Oltza Zendeako Udaleko alkateak 2016ko irailaren 30ean 321/2016 Ebazpena eman zuen. Hona testu osoa:

Ikusirik, Alkatetzaren ekainaren 16ko 157/2015 Ebazpenaren bidez, María Reyes Latienda Martínez zinegotzia eskuordetu dela, lizentziak emateko eta Oltza Zendeako Kontzejuek hirigintzako lizentziak eman aurretik aldeko edo kontrako txostenak egiteko eskudantziak erabiltzeko, lege sektorialek bestelakorik ezarri ezean.

Ikusirik zinegotzi horrek idazkia aurkeztu duela Oltza Zendeako Udaleko Erregistro Orokorrean, 2016ko irailaren 30etik urriaren 11ra bitartean, biak barne, udalerritik kanpo egonen dela adierazteko.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 14. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 114. eta 116. artikuluetan xedaturi jarraituz,

EBATZI DUT:

Lehena.–María Reyes Latienda Martínez zinegotziak lizentziak emateko eta Oltza Zendeako Kontzejuek hirigintzako lizentziak eman aurretik aldeko edo kontrako txostenak egiteko duen eskumena aldi baterako bereganatuko du alkateak, 2016ko irailaren 30etik urriaren 11ra bitartean (biak barne).

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Osoko Bilkurari haren berri ematea egiten den hurrengo bilkura arruntean.

Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2016ko irailaren 30ean.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1611216