2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
3. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 13an, aurrekontuan 3/2016 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aldaketa 3/2016.
Kreditu Bereziak:
1.9330.632004. Ororbiako kiroldegia berritzea: 200.000,00 euro.
Kreditu bereziak, guztira: 200.000,00 euro.
Finantzabidea:
87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 200.000,00 euro.
Finantzabidea, guztira: 200.000,00 euro.
Aldaketak kapituluka:
GASTUAK:
6. kapitulua: 200.000,00 euro.
Gastuen aurrekontuaren igoera, guztira: 200.000,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua: 200.000,00 euro.
Diru-sarreren aurrekontuaren igoera, guztira: 200.000,00 euro.
Oltza Zendean, 2016ko urriaren 3an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1611215