199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2016ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean, hartan sartuz padel pistak erabiltzeko prezioak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Caparroson, 2016ko urriaren 3an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1611234