199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2016ko udal aurrekontuan aldaketa egiteko 12/2016 espedientea. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2016ko irailaren 6an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2016ko udal aurrekontuan 12. aldaketa egiteko espedientea, 2015eko ekitaldiko superabitaren kargura finantzatzen diren eta finantza aldetik jasangarriak diren inbertsioen aurrekontuko aplikazioei buruzkoa. Superabit beretik, 2016ko abuztuaren 11n argitaratutako aurrekontuko 2/2016 aldaketaren bidez, 713.197,78 euro jarri ziren zorpetze maila gutxitzeko, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.

2016ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 15ean, aurrekontuan 12/2016 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

12/2016 ALDAKETA AURREKONTUAN

Kreditu berezia

–Gastuen aurrekontuko gehikuntza (finantza aldetik jasangarriak diren inbertsioak):

VI. kapitulua

1/9330/62201.–Artikako behegaina egokitzea

1/1650/64000.–Argiteria publikoaren azterlana

136.000,00 euro

20.500,00 euro

–Diru-sarreren aurrekontuko gehikuntza:

VIII. kapitulua

1/87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

156.500,00 euro

Berriobeitin, 2016ko urriaren 5ean.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1611395