199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Udal ordenantza, Zenbait jarduera eta obra, horiekin lotuak edo lotu gabe, abian jartzeko aurretiazko komunikazioa eta erantzukizuneko aitorpena egiteko prozedura arautzen duena. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2016ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Berriobeitiko udal mugapean zenbait jarduera eta obra, horiekin lotuak edo lotu gabe, abian jartzeko aurretiazko komunikazioa eta erantzukizuneko aitorpena egiteko prozedura arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2016ko urriaren 4an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1611248