199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Artikako Mogotes sektoreko Plan Partziala eta 11. artikuluaren aldaketa xehakaturako proiektuaren behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2016ko irailaren 6an egin bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa xehakatuaren proiektua, Berriobeitin, Artikako Mogotes sektoreko Plan Partzialeko 11. artikuluan.

Aldaketa hori 2016ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 24an.

Jendaurrean egoteko epea alegazioarik gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aldaketa xehakatuaren proiektua, Berriobeitin, Artikako Mogotes sektoreko Plan Partzialeko 11. artikuluan.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Berriobeitin, 2016ko urriaren 3an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

ERANSKINA

Mogotes sektoreko Plan Partziala (Artika) (PDFa).

Artikako Mogotes sektoreko Plan Partzialeko 11. artikuluaren aldaketa(PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1611237