199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Informazio publikoaren iragarkia.

Ingurumen baimen integratua emateko espedientea, Naveo Sociedad Cooperativak sustatua.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

–Espediente kodea: 0001-0038-2016-000009.

–Instalazioa: esnetarako behi azienden instalazioa.

–Titularra: Naveo, Sociedad Cooperativa.

–Kokalekua: 2. poligonoa, 2009. lurzatia.

–Koordenatuak: UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 595.775,000 eta Y: 4.712.169,000.

–Udalerria: Larraga.

–Proiektua: esnetarako behi azienden instalazioa (400 leku, produkzioan).

Iruñean, 2016ko urriaren 3an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1611261