199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

76/2016 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko “Botiken eta osasun produktuen erabilera” izeneko fitxategi automatizatua kentzen duena.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 20. artikuluan xedatzen duenez, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko modu bakarra dago, alegia, xedapen orokor bat Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen mende dauden datu pertsonalen fitxategi automatizatuak uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira. Haren 2. artikuluan ezartzen da fitxategien ezaugarriak aldatzeko, haiek deuseztatzeko eta fitxategi berriak sortzeko, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen mende edo zer departamenturi atxikirik dagoen, hango kontseilariaren foru agindua beharko dela.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretu horren bidez fitxategi automatizatu bat sortu zen, “Botiken eta osasun produktuen erabilera” izenekoa. Fitxategi hori altan emanda dago Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, 1942456818 kodearekin.

“Botiken eta osasun produktuen erabilera” izeneko fitxategia erabiltzen zen botiken arrazoizko erabilera sustatzeko eta botiken eta osasun produktuen erabilera kontrolatzeko.

Fitxategi hori ez da orain erabiltzen ezarritako helburuetarako. Hango datuak LAMIA-Nafarroako errezeta elektronikoaren erregistroan integratu edo sartu dira, hor biltzen baitira paziente zehatzei egiten zaizkien errezeta eta banaketa elektroniko guztien datuak. Egun, LAMIA-Nafarroako errezeta elektronikoaren fitxategia erregistraturik dago Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, 2161280800 zenbakiarekin.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmaziako zuzendariordeak horren inguruan egindako txostenarekin bat, bidezkoa da aipatutako fitxategia kentzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–“Botiken eta osasun produktuen erabilera” izeneko fitxategi automatizatua kentzea.

“Botiken eta osasun produktuen erabilera” izeneko fitxategi automatizatua kentzen da, 1942456818 inskripzio kodea duena Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean eta uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez sortu zena, haren datuak LAMIA-Nafarroako errezeta elektronikoaren fitxategian integratu baitira.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko urriaren 4an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1611273