199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

426/2016 EBAZPENA, irailaren 16koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, diru-laguntzetarako deialdia ebazten duena Nafarroako udalentzat, baldin babes zibileko boluntarioen udal elkartea badute eta, haren funtzionamenduan laguntzeko, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu badute babes zibilaren arloan.

Barneko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 343/2016 Ebazpenaren bidez, diru-laguntzetarako deialdia onetsi zen Nafarroako udalentzat, baldin babes zibileko boluntarioen udal elkartea badute eta, haren funtzionamenduan laguntzeko, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu badute babes zibilaren arloan; deialdi hori 2016ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18an.

Udal hauek aurkeztu dira deialdian: Cintruénigo, Milagro eta Tutera. Guztiek dute babes zibileko boluntarioen elkartea, eta Nafarroako Gobernuarekin izenpetua dute lankidetzarako esparru-hitzarmena, 2012ko urriaren 29an sinatua, gaur egun indarrean dagoena, deialdiaren 3. oinarriak eskatzen duen moduan. Halaber, guztiek aurkeztu dute deialdian eskatzen zaien dokumentazioa eta hartan aipatzen diren beharkizunak betetzen dituzte.

Batzorde Teknikoak eskaerak aztertu ondoren, hauxe da gastu arruntetarako eta inbertsiorako eman zaizkien zenbatekoen laburpena, udalez udal:

UDALA

GASTU ARRUNTETARAKO EMANA (ASEGURUAK)

BESTE GASTU ARRUNT BATZUETARAKO EMANA

LEHENTASUN HANDIKO INBERTSIOETARAKO EMANA

LEHENTASUN GUTXIAGOKO INBERTSIOETARAKO EMANA

GUZTIRA EMANDAKO DIRU-LAGUNTZA

Cintruénigo

2.500,00

574,47

350,00

2.589,28

6.013,75

Milagro

2.900,00

5.744,68

8.000,00

232,22

16.876,90

Tutera

6.100,00

7.180,85

3.828,50

0,00

17.109,35

GUZTIRA

11.500,00

13.500,00

12.178,50

2.821,50

40.000,00

Batzorde teknikoak gastu arruntetarako eta inbertsioetarako eskaerak baloratu ditu, beharrezkotzat jotzen direnak zein diren zehazteko, ez daitezen elkartearen segurtasuna eta funtzionamendua arriskuan jarri, deialdiaren 6. oinarrian adierazi bezala. Gastu arrunten kasuan, aseguru gastuen %100i eman zaio diru-laguntza, eta gainerako saldoa proportzioan banatu da lehentasuna duen hurrengo multzorako aurkeztu diren aurrekontuen arabera, hau da, ibilgailuei, hornidurari eta prestakuntzari loturiko gastu arruntetarako. Ez dago saldo erabilgarririk gainerako multzoetarako. Beharrezkotzat jotzen diren inbertsioei dagokienez, 12.178,50 euro egiten dute. Beraz, bidezko da gelditzen den zenbatekoa (2.821,50 euro) proportzioan banatzea ezinbestekotzat jotzen ez direnen artean.

Horrenbestez, espedienteko txostenak ikusirik, eta aldeko txostena, Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuarena, badelarik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Babes zibileko boluntarioen elkarteetarako laguntza eskatu duten udalei eman zaien diru-laguntza, 40.000 eurokoa, onestea, honela banaturik:

Cintruenigoko Udala (IFK: P3107100D).

–3.074,47 euro, gastu arrunt hauetarako:

  • Elkarteko kideen eta ibilgailuen istripu aseguruak: 2.500,00 euro.
  • Ibilgailuei, hornidurari eta prestakuntzari lotutako gastu arruntak: 574,47 euro.

–2.939,28 euro, inbertsio hauetarako:

  • Ponpa elektrikoa erosteko: 350 euro.
  • Ibilgailua, zubia eta errotulazioa erosteko, igorgailua aldatzeko eta mahukak erosteko: 2.589,28 euro.

Milagroko Udala (IFK: P3116900F).

–8.644,68 euro, gastu arrunt hauetarako:

  • Elkarteko kideen eta ibilgailuen istripu aseguruak: 2.900,00 euro.
  • Ibilgailuei, hornidurari eta prestakuntzari lotutako gastu arruntak: 5.744,68 euro.

–8.232,22 euro, inbertsio hauetarako:

  • Lagatako ibilgailua egokitzeko gastuak: 3.000 euro.
  • Dacia ibilgailuaren rentinga ordaintzeko: 5.000 euro.
  • Xukatzeko ponpak, lantza, errakoreak eta esku-hartzeko kaskoak erosteko: 232,22 euro.

Tuterako Udala (IFK: P3123200B).

–13.280,85 euro, gastu arrunt hauetarako:

  • Elkarteko kideen eta ibilgailuen istripu aseguruak: 6.100,00 euro.
  • Ibilgailuei, hornidurari eta prestakuntzari lotutako gastu arruntak: 7.180,85 euro.

–3.828,50 euro, inbertsio hauetarako:

  • 4 talki erosteko espezifikazioen arabera: 2.800 euro.
  • Tetra bat erosteko ibilgailurako: 1.028,50 euro.

2. Baimena ematea gastu hori Nafarroako 2016ko Aurrekontu Orokorren kontu-sail hauen kargura finantzatzeko: 054001 02500 4609 134100, "Diru-laguntzak (gastu arruntak) udalei ematea babes zibileko udal elkarteentzat" eta 054001 02500 7609 134100, "Diru-laguntzak (inbertsioak) udalei ematea babes zibileko udal elkarteentzat".

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Boluntarioen Arlora, Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Unitatera, kontu-hartzaile delegatuari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Iruñean, 2016ko irailaren 16an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.

Iragarkiaren kodea: F1611464