199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

123/2016 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Laura San Martín Sánchez de Muniain andrea, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehenbizikoa.–Laura San Martín Sánchez de Muniain andrea, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Ataleko burua, kargutik kentzea.

Bigarrena.–Foru agindu hau interesdunari, Ondare Zerbitzuari, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

Hirugarrena.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko urriaren 3an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1611235