199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3E/2016 FORU AGINDUA, irailaren 22koa, Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontseilariak emana, Nafarroako Turismo Kontseiluko idazkaria izendatzen duena.

Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legearen 9. artikuluak Nafarroako Turismo Kontseilua sortu zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak arlo horretan duen kontsulta eta aholkuetarako organo gisa.

Otsailaren 9ko 34/2004 Foru Dekretuak Nafarroako Turismo Kontseiluaren osaera, antolamendua eta funtzionamendua garatzen ditu.

Foru dekretu horren 3. artikuluarekin bat, Kontseiluko osoko bilkuran idazkari bat arituko da, besteak beste. Turismo arloko kontseilari eskudunak izendatuko du, turismo arloko funtzionarioen artean.

Enrique Jaurrieta Linzoain jauna, Nafarroako Turismo Kontseiluko idazkaria, orain ez da Garapen Ekonomikorako Departamentuari atxikitako langilea, eta horregatik izendapen berria egin behar da.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Manuel Bermejo Garde jauna, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiko Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuko Turismoa Sustatzeko Ataleko burua, eta Estefanía Munarriz Nuín andrea, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiko Turismo Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuko Turismoko Produktuen Garapenerako Ataleko burua, Nafarroako Turismo Kontseiluko idazkari titular eta ordezko izendatzea, hurrenez hurren.

2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariaren otsailaren 9ko 11/2011 Foru Aginduan ezarritakoa indarrik gabe uztea. Horren bidez, Enrique Jaurrieta Linzoain jauna Turismo Kontseiluko idazkari izendatu zen.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Foru agindu hau interesdunei eta Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea.

Iruñean, 2016ko irailaren 22an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1611374