199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1E/2016 FORU AGINDUA, irailaren 16koa, Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontseilariak emana, Nafarroako Merkataritza Kontseiluko idazkaria izendatzen duena.

Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontseilariaren azaroaren 19ko 94/2015 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Merkataritza Kontseiluko kideak eta idazkaria (Juan de Pablo Fernández jauna) izendatu ziren.

Juan de Pablo Fernández jauna orain ez da Garapen Ekonomikorako Departamentuari atxikitako langilea, eta horregatik izendapen berria egin behar da.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Pedro Jiménez Palacios jauna eta Idoya Zabalza Molina andrea Nafarroako Merkataritza Kontseiluko idazkari titular eta ordezko izendatzea, hurrenez hurren, eta Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontseilariaren azaroaren 19ko 94/2015 Foru Aginduaren 4. puntuan ezarritakoa indarrik gabea uztea.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu hau interesdunei eta Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea.

Iruñean, 2016ko irailaren 16an.–Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1611373