197. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

617/2016 EBAZPENA, irailaren 7koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, ekainaren 29ko 445/2106 Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez ebatzi zen Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Oinarrizko Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Batxilergoko hezkuntza itunak aldatzea, 2016-2017 ikasturterako.

Ekainaren 29ko 445/2016 Ebazpenaren bidez, hezkuntza itunak aldatzeaz gain, 11. eranskinean aipatzen diren Lanbide Heziketako zikloetako irakaskuntzen moduluak ezarri ere ezartzen dira, Nafarroako 2016ko Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen 30. artikuluko 2. atalean aipatzen dena oinarri harturik, haiek erregulatzen dituen araubide berria dagoelako.

Ikusirik Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuaren txostena, goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro berrien itun berezia finantzatzeari dagokionez (ikastaro horiek maiatzaren 6ko 151/2016 Ebazpenaren bidez arautu ziren).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ohar argigarri hau eranstea ekainaren 29ko 445/2016 Ebazpenaren 11. eranskinari:

"Goi mailako zikloetan sartzeko ikastarorako itun berezia partziala izanen da; izan ere, goi mailako zikloetan sartzeko derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den ikastarorako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitutako funts publikoetatik datorren finantzaketa osagarriaren kontzeptuan ikasleengandik jasoko duten kopurua, irakaskuntza arautuko kontzeptuan soilik, hileko 17,69 eurokoa izanen da ikasle bakoitzeko eta hamar hilabetez ordainduko dute, 2016ko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte eta 2017ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitarte".

2. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Honako hauei igortzea ebazpen hau eta eranskinak: ikastetxe interesdunei, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Plangintza Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari eta Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2016ko irailaren 7an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1611008