197. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

392/2016 EBAZPENA, irailaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, prozedura arautzen duena azterketa bateratuak prestatzeko, balioztatzeko eta pilotajea egiteko, baita 2016-2017 ikasturtean zereginak estandarizatu eta banatzeko saioen antolaketa ere.

Martxoaren 19ko 22/2007 eta ekainaren 2ko 58/2008 foru dekretuen bidez ezarri ziren Nafarroan Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak hizkuntzak irakasteko ezartzen dituen curriculumak eta antolaketa.

Uztailaren 4ko 88/2007 eta irailaren 11ko 149/2008 foru aginduek ezartzen dutenez, maila horiek ziurtatzeko, berariazko proba bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da eta maila bakoitzerako aurreikusitako helburuak lortu direla bermatuko du. Gainera, hizkuntza bakoitzeko proba aldi berean aplikatuko da deialdi bakarrean, edo bikoitzean, behar izanez gero, ahozko adierazpenaren proba izan ezik, horretarako egutegi bat prestatuko baita.

Ebaluazio probak objektiboak, kalitatezkoak eta hizkuntza irakaskuntzen maila bakoitzari dagozkion zehaztapenen araberakoak izanen direla bermatzeko, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak proba horiek 2016-2016 ikasturterako prestatu eta balioztatzeko prozedura eta egutegia ezarri ditu.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hizkuntza eskola ofizialetako irakasleek 2016-2017 ikasturtean azterketa bateratuak prestatzeko, balioztatzeko eta pilotajea egiteko prozedura baimentzea, baita estandarizazio saioen antolaketa ere. Ebazpen honen 1. eranskinean jaso da.

2. Hizkuntza eskola ofizialetako hizkuntza departamentuei dagozkien zereginen banaketa baimentzea, ziurtatze probak presta ditzaten. Banaketa hori ebazpen honen 2. eranskinean jaso da.

3. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala izendatzea, hizkuntza eskola ofizialen azterketa bateratuak prestatu, balioztatu eta pilotajea egiteko prozesua koordina dezan, baita haiek zuzentzeko irizpideak estandarizatuko dituzten saioak koordina ditzan ere.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera, Hizkuntza Eskolen eta Egiaztapenen Bulegora eta Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian (http://www.educacion.navarra.es/portal/) argitara daitezela agintzea.

Iruñean, 2016ko irailaren 16an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

1. ERANSKINA

Hizkuntza eskola ofizialetako azterketa bateratuak prestatu, balioztatu eta pilotajea egiteko jarraibideak, baita haiek zuzentzeko irizpideak estandarizatuko dituzten saioak antolatzeko ere

Hiru eskoletako departamentuek hartzen dute parte hizkuntza eskola ofizialetako ziurtatze probak prestatzen, ondokoaren arabera:

I.–Zereginak prestatzea

1. Oinarrizko probak.

Oinarrizko mailako ziurtagirirako, etengabeko ebaluazioaren prozesua gainditu beharko da deialdi arruntean, maiatzaren 28ko 78/2008 Foru Aginduan zehaztu bezala.

Departamentuko buruek aukeratuko dute nor den, maila horien irakaskuntzan sartua egoteagatik, 2016-17ko probak prestatzeko irakasle egokiena hizkuntza bakoitzean; gainera, prestatze prozesua gainbegiratuko dute eta oniritzia emanen diete behin betiko probei; oinarrizko mailaren kasuan (A2), indarra duten zehaztapenei lotu beharko zaizkie.

2. Tarteko mailako ziurtatze probak.

Tarteko mailako ziurtagirirako, bukaerako proba berariazko bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da hizkuntza eskola guztientzat.

2.1. 2016-2017 ikasturtean, 2. eranskinean jasotako zereginen banaketari jarraituz, honako proba hauek prestatuko dira 2018ko ekaineko eta iraileko deialdietarako: tarteko mailako (B1) bi proba berri oso prestatuko dira alemanerako, euskararako, frantseserako eta italierarako, eta hiru proba oso ingeleserako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

3. Maila aurreratuko probak.

3.1. Maila aurreratuko bigarren kurtsora igotzea. Maila aurreratuko bigarren kurtsoan sartzeko, etengabeko ebaluazio prozesua gainditu beharko du deialdi arruntean. Departamentuko buruek aukeratuko dute nor den, maila horien irakaskuntzan sartua egoteagatik, 2016-17 ikasturteko probak prestatzeko irakasle egokiena hizkuntza bakoitzean; gainera, prestatze prozesua gainbegiratuko dute eta azken oniritzia emanen diete probei.

3.2. Maila aurreratuko ziurtatze probak. Maila aurreratuko ziurtagirirako, bukaerako proba berariazko bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da Nafarroako hizkuntza eskola guztietan.

3.2.1. 2016-2017 ikasturtean hurrengo probak prestatuko dira 2018ko ekaineko eta iraileko deialdietarako, kontuan hartuta 2. eranskinean jasotako zereginen banaketa: maila aurreratuko (B2) bi proba berri oso prestatuko dira alemanerako, euskararako, frantseserako eta italierarako, eta hiru proba oso ingeleserako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

4. C1 mailako probak.

C1 mailako ziurtagirirako, bukaerako proba berariazko bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da Nafarroako hizkuntza eskola guztietan.

4.1. 2016-2017 ikasturtean honako proba hauek prestatuko dira 2018ko ekaineko eta iraileko deialdietarako, 2. eranskinean jasotako zereginen banaketaren arabera: C1 mailako bi proba berri oso prestatuko dira alemanerako, euskararako eta frantseserako, eta hiru proba oso ingeleserako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

IHEOko italiera departamentuak C1 mailako bi proba oso prestatuko ditu 2016-2017 ikasturtean, 2017ko deialdi arruntean eta berezian egiteko.

5. Ahozko adierazpen probetarako euskarriak. Euskarriak prestatuko dira ahozko adierazpen probetako zeregin bakoitzerako (sei bakarrizketa eta hiru interakzio), aleman, euskara, frantses eta ingeleseko tarteko mailarako, maila aurreraturako eta C1 mailarako, honela banatuta:

–Tarteko maila: THEO (Tuterako Hizkuntza Eskola Ofiziala).

–Maila aurreratua: IHEO (Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala).

–C1 maila: NUHEO (Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala).

Italieran, IHEOk tarteko mailarako adina euskarri prestatuko ditu maila aurreraturako, eta beste 10 euskarri C1 mailako bakarrizketarako eta beste 5 euskarri elkarrizketarako.

II.–Ziurtatze probak balioztatzea

1. Probak balioztatzeko zereginek ziurtatze probak prestatzeko eta pilotajea egiteko prozesua garatu eta betetzen dela bermatzea dute xede, zereginak banatzeko irizpideei eta 2016-2017ko jarduketen egutegiari begira ezarritako funtzionamenduaren esparru amankomunean.

2. Beren eginkizunen artean ziurtatze mailak balioztatzen dituzten NUHEOko irakasleek bermatuko dute, zuzendaritza taldeak gainbegiratuta, Nafarroako hiru hizkuntza eskola ofizialek modu koordinatuan jarduten dutela ziurtatze probak prestatu eta pilotajea egiteko prozesuan; gainera, haiena da prozesu hori 2016-2017 ikasturteko jarduketa egutegiaren barrenean betetzeko erantzukizuna.

3. 2018ko ziurtatze probak prestatzeko prozedura eta egutegia:

3.1. Probak idatzi dituztenek prestatutako zereginak gainbegiratuko dituzte departamentuburuek, eta NUHEOko Ikasketa Burutzari emanen dizkiote, 2017ko otsailaren 28a baino lehen.

3.2. 30 eguneko epean, martxoaren 30era arte, prestatutako itemen lehen aukeraketa eginen dute probak balioztatzeko ardura dutenek; horretarako, haien egokitasuna aztertuko dute, baita zereginak eta testuak indarra duten zehaztapenetara moldatzen ote diren ere. Alde horretatik bat ez-etortzeak atzematen badira, prestatzaileei eskatuko zaie zuzen ditzaten, eta zuzendutako probak 15 eguneko epean itzuli behar dute, apirilaren 30a baino lehen.

3.3. 2017ko probak balioztatzeko ardura duten irakasleek pilotajeko itemak zuzendu eta Excel orri batean igorriko dituzte datuak Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, eta honek emaitzak analizatuko ditu, zailtasun eta diskriminazio indizeak aterako ditu eta txosten bat igorriko die balioztatzaileei, itemen portaera bertan azalduta. Lehen balioztatzea zehaztapenetan jasotzen diren alderdi formaletara bideratuko da, eta, proben pilotajea egin ondoren, bigarren balioztatzea eginen da, sakonago aztertuz, pilotajean nola funtzionatu duten aztertuta.

3.4. Pilotajearen xedeko itemak balioztatzeko, zailtasun koefizienteko zer irizpide eta tarte onartu behar den erabakiko da, hizkuntzaren beraren ezaugarriak kontuan hartuta.

3.5. Balioztatzaileek kontrolatuko dute entrega noiz egiten den, zein diren datu estatistikoak eta zer erabaki hartzen den ariketa bakoitzari dagokionez. Horretarako, Drive taula bat beteko da, ebazpen honen 3. eranskineko ereduaren arabera. Beste eskoletako departamentuetako ikasketaburuek eta Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak eskura izanen dituzte Drive taula horiek.

3.6. 2017ko azken proben entrega: alemanaren, euskararen, frantsesaren, ingelesaren eta italieraren proba osoak 2017ko martxoaren 20an izanen dituzte eskura, Drive karpeta baten bidez, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak eta Tuterako eta Iruñeko HEOetako kasuan kasuko hizkuntza departamentuetako eta ikasketetako buruek. Departamentu horiek ikus-onetsi behar dituzte probak, edo azken aldaketak eskatu balioztatzaileei, apirilaren 10a baino lehen. Egun horretatik aurrera, ez da onartuko aldatzeko eskaera gehiagorik egitea. Aldatzeko proposamenak aztertu ondoren, balioztatzaileek behin betiko bertsioa jarriko dute Drive karpeta berean, apirilaren 28a baino lehen.

3.7. Formatua: azken probak .doc eta .pdf formatuan aurkeztuko dira, eta azala eta plika izan beharko dituzte; adierazpen idatziaren kasuan baino ez da beharrezkoa izanen.

3.8. NUHEOk zereginak karpetatan antolatzeko sistema bat eta kodeen sistema bat proposatuko dizkio Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari 2016-17 ikasturtean, mailak eta trebetasunak bereizi ahal izateko. Sistema hori eskola guztiek hartuko dute, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak hala jakinarazi ondoren.

III.–Proben pilotajeari buruzko alderdiak

Proben fidagarritasun indizea eta beste ezaugarri psikometriko batzuk egiaztatzea izanen da pilotajearen helburua.

Prozesua jarraibide hauen araberakoa izanen da:

–Ahozko eta idatzizko ulermen proben pilotajea, ahozko eta idatzizko adierazpen proben pilotajearekin osatu daitekeena, bidezkotzat jotzen bada.

–Fidagarritasun handiena duten item eta probak hautatuko dira, pilotaje prozesuari ekiteko.

–NUHEOk koordinatuko du proben pilotaje prozesua Nafarroako edo beste autonomia erkidego batzuetako hizkuntza eskola ofizialetan. Horretarako, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren laguntza izanen du, zeinak lankidetzarako jarraibideak ezarriko baititu Araubide Bereziko Hizkuntzen Irakaskuntzen Ziurtapenerako Probak Prestatzeko Autonomien arteko Lankidetza Proiektuan parte hartzen duten erkidegoekin.

Gainera, NUHEOk pilotajearen xedeko itemak zuzenduko ditu, Hezkuntza Departamentuak ezarritako egutegiarekin bat. Excel orri batean igorriko zaizkio datuak Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak emaitzak analizatuko ditu, zailtasun eta diskriminazio indizeak aterako ditu eta txosten bat igorriko du, itemen portaera bertan azalduta.

2016-17 ikasturtean, balioztatzaileek proposatuko dute, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren ikus-onespenarekin, zailtasun eta bereizketa koefizienteko zer irizpide eta tarte onartzen den, hizkuntzaren berezko ezaugarrien arabera. Hortik aurrera, horiek aplikatu beharrekoak izanen dira.

IV.–Estandarizazio saioak

1. NUHEOk koordinatuko du ziurtatze proben estandarizazioa, hark antolatu eta erraztuko baitie gela birtualerako sarbidea irakasle guztiei; gela horretan kokatuko dira irakasleek beren ikastetxean garatu beharreko jarduerak.

2. Hizkuntza eskola ofizialek ahozko eta idatzizko adierazpena estandarizatzeko saioa antolatuko dute ziurtatze amankomunei dagokien maila bakoitzean, egutegian zehazten den moduan (maiatzaren 18ko 174/2016 Ebazpena). NUHEOk beste saio batzuk antola ditzake bigarren hezkuntzako irakasle laguntzaileekin ahozko eta idatzizko adierazpena estandarizatzeko, NUHEOrekin zer hizkuntzatan aritzen diren lankidetzan, horiexetako bakoitzaren mailetarako.

2.1. Idatzizko adierazpena estandarizatzeko saioa.

Batera jarriko da gela birtualean garatutakoa, eta ondoren adierazi bezala jokatuko da:

Irakasleek saio presentziala egin aurretik, denbora nahikoarekin eskuratuko dituzte estandarizazioaren xedeko probak.

Eskola bakoitzeko hizkuntza bakoitzeko departamentuko buruak koordinatuko du idatzizko probaren estandarizazioaren saio presentziala eta analisiaren xedeko laginen bilketa.

Ebaluatzaile guztiek ezagutu beharko dituzte kalifikatzeko irizpideak, baita aurreko ikasturteetan aztertutako lagin estandarizatuak ere. NUHEOren ikasgela birtualean egonen dira eskuratzeko moduan.

Irakasleek banan-banan zuzenduko dituzte idazlanak, honako irizpide hauek aintzat hartuz:

–Lehen hurbilketa: testuaren formatua, luzera, antolaketa eta kaligrafia.

–Irakurraldi azkarra: ulermen eta eraginkortasun maila orokorra baloratzea.

–Irakurraldi mantsoa: edukiaren garrantzia, gaiaren garapena, koherentzia eta kohesioa.

–Irakurraldi zehatza: lexikoa eta sintaxia menderatzea, akatsen errepikapena eta kantitatea, eta ortografia.

Irakasle bakoitzak bere puntuazioa eramanen du saiora, ez departamentuarena.

2.2. Ahozko adierazpena estandarizatzeko saioa.

Irakasleek baterako saio batean estandarizatuko du ahozko proba. Hartan, behin bakarrik entzun ondoren, irakasleek banaka puntuatuko dute ahozko adierazpena zuzentzeko irizpideetan ezarritako atal bakoitza. Zeregin hori bukaturik, bateratze lana eginen da, estandarizatzeko.

2.3. Azken kalifikazioa.

Bateratze-lana eginen da eta jarritako notak justifikatuko dira; kasua bada, nota horiek aldatuko dira, eta adostutako azken kalifikazioa aterako da.

Horretarako, bertaratutako bakoitzak idazlanari edo ahozko interbentzioari atal bakoitzean jarritako notak adieraziko ditu eta aldeak eztabaidatuko dira.

Jarritako puntuazio gehienetatik bi puntu baino gehiago aldentzen diren notak baztertuko dira. Azkenean, eta irakasleek puntuazioan egindako aldaketak onartu ondoren, azken kalifikazioa adostuko da. Hori moda, hots, gehien errepikatzen den puntuazioa (tarteko portzentajean edo portzentaje handi batean) edo batez besteko aritmetikoa izan daiteke.

3. Saioen akta eta haietan agertzea.

Saioetan agertzea nahitaezkoa da departamentuko kide guztientzat, salbu eskolako zuzendaritzan behar bezala justifikatutako kasuetan, eta dagokion departamentuko buruak gainbegiratuko du.

Estandarizazio saioak egin ondoren, bileren edukiari eta hartutako erabaki guztiei buruzko akta eginen da.

Akta horietan saioetan agertutakoen berri emanen da, eta kopia igorriko da Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, horretarako prestatzen den Google Drive karpeta baten bidez.

4. Estandarizazio saio hauetako parte-hartzea eskoletako prestakuntza planean sartzen ahalko da, eta eskolako prestakuntza instituzionaleko orduetan zenbatuko da; prestakuntza plan hori jarraibide hauen 1. eranskineko I. ataleko 2.5 puntuan eta 2. eranskineko III. ataleko 1.4 puntuan aipatzen da.

5. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak prozedura bat diseinatuko du 2016-17ko ikasturtean proba estandarizatuen banku bat sortzeko (Benchmark), erreferentzia izan dadin irakasleen estandarizaziorako, bai eta iturria ere, zuzendutako eta ebaluatutako adibideak argitaratuko baitira, ikasle guztien eskura egon daitezen.

2. ERANSKINA

Zereginen banaketa, hizkuntza eskola ofizialetako ziurtatze
probak prestatzeko

Ziurtatze probak prestatzeko eskolen koordinazioa bermatzearren, Hezkuntza Departamentuak zereginak esleitu dizkie eskolei, irizpide hauek kontuan hartuta:

–Eskola bakoitzean prest dauden idazlarien kopurua.

–Prestatu beharreko proben zatien kopurua.

–Zereginen zailtasun maila.

Hizkuntza eskola ofizialetako zuzendaritzek departamentuko buruei igorriko diete eskolen araberako zereginen banaketari buruzko informazioa, haiek zereginak idazlariei esleitzeko. Idazlariak elkarlan estuan ariko dira lan maila bakoitza balioztatzeko ardura duten irakasleekin.

2016-2017 ikasturtean, honela banatuko dira zereginak:

HIZKUNTZA

MAILA

ESKOLA ARDURADUNA

Alemanera

Tartekoa. Bi proba oso. 16 zeregin.

IHEO/THEO

Aurreratua. Bi proba oso. 16 zeregin.

IHEO/THEO

C1 Bi proba oso. 14 zeregin.

IHEO/THEO

Euskara

Tartekoa. Bi proba oso. 16 zeregin.

IHEO/THEO

Aurreratua. Bi proba oso. 16 zeregin.

IHEO/THEO

C1 Bi proba oso. 14 zeregin.

IHEO/THEO

Frantsesa

Tartekoa. Bi proba oso. 16 zeregin.

IHEO/THEO

Aurreratua. Bi proba oso. 16 zeregin.

IHEO/THEO

C1 Bi proba oso. 14 zeregin.

IHEO/THEO

Ingelesa

Tartekoa. Hiru proba oso. 24 zeregin.

IHEO/THEO

Aurreratua. Hiru proba oso. 24 zeregin.

IHEO/THEO

C1 Hiru proba oso. 21 zeregin.

IHEO/THEO

Italiera

Tartekoa. Bi proba oso. 16 zeregin.

IHEO

Aurreratua. Bi proba oso. 16 zeregin.

C1 Bi proba oso. 14 zeregin.

2016-2017 IKASTURTERAKO KRONOGRAMA

HIRUHILEKOA

2017KO PROBAK

2018KO PROBAK

DATA

ARDURADUNA

1.a

Egokitu, editatu eta pilotajea egitea

2016ko iraila -

2017ko martxoaren 20a

NUHEO

2.a

Zereginak NUHEOri aurkeztea

2017ko otsailaren 28a

IHEO/THEO

Probak aurkeztea

HEOei

2017ko martxoaren 20a

NUHEO

Azken zuzenketak eskatzea

2017ko apirilaren 10a

IHEO/THEO

3. maila

Behin betiko probak aurkeztea

2017ko apirilaren 28a

NUHEO

Egokitu, editatu eta pilotajea egitea

2017ko iraila -

2018ko martxoa

NUHEO

I.–Alemana

TM, MA eta C1 mailetako proba berri 1 prestatuko da Iruñean eta Tuteran.

ZEREGINAK XEHAKATUTA – PROBA IDATZIAK

TM

2IA + 3IU + 3AU =

x 2 deialdi =

16

MA2

2IA + 3IU + 3AU =

x 2 deialdi =

16

C1

2IA + 3IU + 2AU =

x 2 deialdi =

14

Ariketak, guztira

46

ALEMANA TM

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

Ehunekoa

75

25

100

Idatz. adierazp.

3

1

4

Idatz. ulerm.

4

2

6

Ahoz. ulerm.

4

2

6

Zereginak, guztira

11

5

16

ALEMANA MA2

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

Ehunekoa

75

25

100

Idatz. adierazp.

3

1

4

Idatz. ulerm.

5

1

6

Ahoz. ulerm.

5

1

6

Zereginak, guztira

13

3

16

ALEMANA C1

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

Ehunekoa

75

25

100

Idatz. adierazp.

3

1

4

Idatz. ulerm.

5

1

6

Ahoz. ulerm.

3

1

4

Zereginak, guztira

11

3

14

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

TM

11

5

16

MA2

13

3

16

C1

11

3

14

Guztira/Eskola

35

11

46

AHOZKO PROBARAKO EUSKARRIAK

Sei bakarrizketa eta hiru interakzio prestatzea maila bakoitzerako. Eskola guztiak.

II.–Euskara

TM, MA eta C1 mailetako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran.

ZEREGINAK XEHAKATUTA – PROBA IDATZIAK

TM

2IA + 3IU + 3AU =

x 2 PROBA

16

MA2

2IA + 3IU + 3AU =

x 2 PROBA

16

C1

2IA + 3IU + 2AU =

x 2 PROBA

14

Ariketak, guztira

46

EUSKARA TM

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

Ehunekoa

86

14

100

Idatz. adierazp.

3

1

4

Idatz. ulerm.

6

0

6

Ahoz. ulerm.

5

1

6

Zereginak, guztira

14

2

16

EUSKARA MA2

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

Ehunekoa

86

14

100

Idatz. adierazp.

3

1

4

Idatz. ulerm.

5

1

6

Ahoz. ulerm.

6

0

6

Zereginak, guztira

14

2

16

EUSKARA C1

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

Ehunekoa

86

14

100

Idatz. adierazp.

4

0

4

Idatz. ulerm.

5

1

6

Ahoz. ulerm.

3

1

4

Zereginak, guztira

12

2

14

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

TM

86

14

16

MA2

14

2

16

C1

12

2

14

Guztira/Eskola

40

6

46

AHOZKO PROBARAKO EUSKARRIAK

Sei bakarrizketa eta hiru interakzio prestatzea maila bakoitzerako. Eskola guztiak.

III.–Frantsesa

TM, MA eta C1 mailetako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran.

ZEREGINAK XEHAKATUTA - PROBA IDATZIAK

TM

2IA + 3IU + 3AU =

x 2 PROBA

16

MA2

2IA + 3IU + 3AU =

x 2 PROBA

16

C1

2IA + 3IU + 2AU =

x 2 PROBA

14

Ariketak, guztira

46

FRANTSESA TM

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

Ehunekoa

75

25

100

Idatz. adierazp.

3

1

4

Idatz. ulerm.

4

2

6

Ahoz. ulerm.

5

1

6

Zereginak, guztira

12

4

16

FRANTSESA MA2

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

Ehunekoa

75

25

100

Idatz. adierazp.

3

1

4

Idatz. ulerm.

5

1

6

Ahoz. ulerm.

4

2

6

Zereginak, guztira

12

4

16

FRANTSESA C1

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

Ehunekoa

75

25

100

Idatz. adierazp.

4

0

4

Idatz. ulerm.

4

2

6

Ahoz. ulerm.

3

1

4

Zereginak, guztira

11

3

14

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

TM

11

5

16

MA2

13

3

16

C1

11

3

14

Guztira/eskola

35

11

46

AHOZKO PROBARAKO EUSKARRIAK

Sei bakarrizketa eta hiru interakzio prestatzea maila bakoitzerako. Eskola guztiak.

IV.–Ingelesa

TM, MA eta C1 mailetako 3 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran.

ZEREGINAK XEHAKATUTA - PROBA IDATZIAK

TM

2IA + 3IU + 3AU =

x 3 PROBA

24

MA2

2IA + 3IU + 3AU =

x 3 PROBA

24

C1

2IA + 3IU + 2AU =

x 3 PROBA

21

Ariketak, guztira

69

INGELESA TM

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

Ehunekoa

74

26

100

Idatz. adierazp.

4

2

6

Idatz. ulerm.

7

2

9

Ahoz. ulerm.

7

2

9

Zereginak, guztira

18

6

24

INGELESA MA2

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

Ehunekoa

74

26

100

Idatz. adierazp.

5

1

6

Idatz. ulerm.

6

3

9

Ahoz. ulerm.

7

2

9

Zereginak, guztira

18

6

24

INGELESA C1

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

Ehunekoa

76

24

100

Idatz. adierazp.

5

1

6

Idatz. ulerm.

6

3

9

Ahoz. ulerm.

4

2

6

Zereginak, guztira

15

6

21

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

TM

18

6

24

MA2

18

6

24

C1

15

6

21

Guztira/Eskola

51

18

69

AHOZKO PROBARAKO EUSKARRIAK

Sei bakarrizketa eta hiru interakzio prestatzea maila bakoitzerako. Eskola guztiak.

V.–Italiera

2016-2017 ikasturtean, TM eta MA mailetako 2 proba berri oso prestatuko dira 2017-18 ikasturterako.

2016-17an lehenbizikoz egiten denez italieraren C1 mailako ziurtatze-proben deialdia, deialdi arruntari eta deialdi bereziari dagozkien idatzizko bi proba IHEOko italiera departamentuan prestatuko dira 2016-2017 ikasturtean. Halaber, 10 bakarrizketa eta 5 interakzio eginen dira, euskarri izateko C1 mailako ahozko adierazpenaren proban.

MAILA

TARTEKO MAILA

TREBETASUNA

Idatz. Ulerm.

PRESTAKETA

ARIKETA: hurrenkera / mota

1.a / Lotzea

2.a / M. CHOICE

3.a

1.a

2.a

3.a

TITULUA

So far, so ..

The way to .. The king of ..

Baby in ..

Item kopurua (+E)

7 (+2)

5 (+3) 5 (+3)

5 (+0)

PRESTATZAILEA

M. R.

C. R.

C. R.

ENTREGA-EGUNA

16-ots-12

2016/02/12 2016/02/12

ots. 13

LEHENENGO BALIOZTATZEA

BALIOZTATZEAREN EGUNA

16-ots-13

16-ots-16

02/16 30/2

BALIOZTATZAILEA

R. M.

R. C.

R. C.

OHARRAK

OK

B2 maila-OK (3. itema erreserbarekin aldatuta)

“ITURRIA FALTA - DENBORA GAINDITZEN DU” OK

ZUZENKETA 1. BALIOZKOTZEAREN ONDOREN

OK OTS-27

OK MAR-16

OK 2/27

PILOTAJEA

ERKIDEGOA

VALENTZIA

MURTZIA

MURTZIA

ZEIN MAILATARAKO DEN

TM

MA

NOIZ BIDALIA

16-irail-28

16-irail-28

16-irail-28

NOIZ JASOA

16-urr-30

16-azar-20

16-aben-1

NOIZ BIDALIA HAIZari

16-aben-23

16-aben-23

16-aben-28

NOIZ JASOA HAIZen

16-ots-27

16-ots-27

16-ots-27

ZAILTASUN ETA DISKRIMINAZIO INDIZEAK

OK

3. eta 5. ITEMAK

2. ITEMA

OHARRAK

-

Prestatzailea jakinaren gainean

Prestatzailea jakinaren gainean

ALDAKETAK PILOTAJEAREN ONDOREN

-

Erreserbako itemarekin ordeztuak

2. itema aldatua

ALDAKETEN EGUNA

-

mar. 31

mar. 31

BALIOZTATZAILEA

R.M.

R.C.

AZKEN EUSKARRIA

DEIALDIA

17ko ekaina

18ko iraila

AZALA

OK

FALTA

PLIKA

OK

FALTA

HAIZari BIDALIA

eka. 19

TARTEKO MAILA

MAILA

Entzun. Ulerm.

TREBETASUNA

ERREDAKTORE TALDEA

1.a

2.a / M. CHOICE

3.a

1.a

2.a

3.a

ARIKETA: hurrenkera / mota

Baby in ..

TITULUA

5 (+0)

C. R.

PRESTATZAILEA

ENTREGA-EGUNA

LEHENENGO BALIOZTATZEA

2016/02/16-2/30

BALIOZTATZEAREN EGUNA

R. C.

BALIOZTATZAILEA

“ITURRIA FALTA - DENBORA GAINDITZEN DU” OK

OHARRAK

OK 2/27

ZUZENKETA 1. BALIOZKOTZEAREN ONDOREN

PILOTAJEA

MURTZIA

ERKIDEGOA

ZEIN MAILATARAKO DEN

ots. 28

NOIZ BIDALIA

mar. 20

NOIZ JASOA

mar. 23

NOIZ BIDALIA HAIZari

mar. 27

NOIZ JASOA HAIZean

3. eta 5. ITEMAK

ZAILTASUN ETA DISKRIMINAZIO INDIZEAK

Prestatzailea jakinaren gainean

OHARRAK

3. itema aldatua. 5. itema erreserbakoarekin ordeztua

ALDAKETAK PILOTAJEAREN ONDOREN

mar. 31

ALDAKETEN EGUNA

AZKEN EUSKARRIA

DEIALDIA

AZALA

PLIKA

HAIZari BIDALIA

F1610842

Iragarkiaren kodea: F1610842