197. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

993/2016 EBAZPENA, irailaren 22koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 56/2016 Ebazpenaren aldaketa onesten duena. Ebazpen horren bidez, laguntzetarako eskabide bakarra eta nekazaritza ustiategietako inbertsioen laguntzetarako eta nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzetarako eskabideak, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barnean, betetzen eta erregistratzen parte hartuko duten entitate laguntzaileak aukeratzeko deialdiaren oinarriak onesten dira, bai eta entitate horiek eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak horretarako sinatuko duten lankidetza hitzarmenaren eredua ere.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 56/2016 Ebazpenaren bidez, laguntzetarako eskabide bakarra eta nekazaritza ustiategietako inbertsioen laguntzetarako eta nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzetarako eskabideak, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barnean, betetzen eta erregistratzen parte hartuko duten entitate laguntzaileak aukeratzeko deialdiaren oinarriak onetsi ziren, bai eta entitate horiek eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak horretarako sinatuko duten lankidetza hitzarmenaren eredua ere.

Urtarrilaren 15eko 56/2016 Ebazpenaren bidez aukeratzen diren entitateen eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren arteko lankidetza 2019. urtean bukatuko da; zehazki, eskabide bakarraren aldaketak aurkezteko azken egunean, egun hori barne; eta eskabideak eta aldaketak aurkezteko epea bukatzen den egunean, nekazaritza ustiategietako inbertsioetarako laguntzen deialdian eta nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzen deialdian ezarriko baitira, hurrenez hurren.

Egun, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak laguntzen eskaerak aurkezteko prozesua antolatu gogo du landa garapenaren politikarako laguntzen tramitazioari dagokion jardueraren barnean; laguntza horiek nekazariei laguntzeko zenbait araubidetan eratu dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduarekin bat (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapena laguntzeari buruzkoa).

Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programarako egindako proposamenak zenbait neurri dakartza; besteak beste, nekazaritzako ustiategiak eta enpresak garatzeari buruzkoak eta elkarlanerako proiektu pilotuei dagozkienak. Horien artean, bere aldetik, zenbait azpineurri daude. Horien bereizgarritasunak direla-eta eta onuradun potentzialen kopuru handia dela-eta, iritzi da komeni dela datuak atzitzeko programa baten bidez egitea tramitazioa. Hona zein diren: 6.2 “Nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak sortzea landa eremuetan”, 6.4 “Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak” eta 16.2 “Proiektu pilotuetarako laguntza eta produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzekoa”.

Helburu horrekin, eta laguntza horien kudeaketa eraginkorragoa izan dadin, zenbait entitatek parte hartu behar dute eta eskura izan behar dituzte nekazari eta abeltzainen datu pertsonalak, departamentuaren fitxategi informatikoetan daudenak.

Hori horrela, onuradunei laguntzak emateko behar diren agirien kudeaketari begira, lankidetza hitzarmena egin behar da entitate laguntzaile horien eta organo emailearen artean, bertan arautuko baitira aldeek beren gain hartzen dituzten betebeharrak eta baldintzak. Lehendabizi, laguntzaile izan nahi duten entitateek bete beharreko baldintzak ezarri behar dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 10. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Bestalde, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, bermatu eta babestu egin behar dira askatasun publikoak eta pertsona fisikoen oinarrizko eskubideak, batez ere ohorea eta pertsonen nahiz familien intimitatea. Datuen tratamendua hirugarrenek egiten dutenean, berariaz jaso behar dira arauetan Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 12. artikuluaren aipamenak.

Hori dela eta, irizten da komeni dela Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eta aurretik hautatutako entitateen arteko lankidetza hitzarmenaren xedea zabaltzea, aipamen horiek jasotzen dituena, eta entitate laguntzaileak hautatzeko deialdi berri bat onestea Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren laguntza berri horiek tramitatzeko.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean jasotzen den moduan aldatzea Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 56/2016 Ebazpena, deialdiaren oinarri arautzaileak onesten dituena laguntzetarako eskabide bakarra eta nekazaritza ustiategietako inbertsioen laguntzetarako eta nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzetarako eskabideak betetzen eta erregistratzen parte hartuko duten entitate laguntzaileak aukeratzeko.

2. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 56/2016 Ebazpenean eskatutako baldintzak betetzen dituztelako, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez laguntzetarako eskabide bakarra eta nekazaritzako ustiategietako inbertsioetarako laguntza eskaerak zein nekazari gazteak beren gain hastekoak bete eta erregistratzeko entitate laguntzaile gisa hautatu diren entitateak deialdi berri horren xedearen zabalpenari lotuta geldituko dira, ez badute idatziz eta berariaz adierazten uko egiten diotela laguntza berri horien tramitazioari Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, 10 egun naturaleko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

3 Entitate laguntzaile berriak hautatzeko, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 56/2016 Ebazpenean xedatutakoari jarraituko zaio.

4. Hitzarmena sinatzen den egunean hasiko da entitate berri horien eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren arteko lankidetza. 2019an bukatuko da lankidetza hori, galarazi gabe lankidetza hori eskabide bakarreko aldaketak aurkezteko azken eguna arte luzatzea, edo/eta eskaera eta aldaketak aurkezteko epea bukatzen den eguna arte; data horiek, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barnean, landa garapenerako aurreikusten diren neurrietarako deialdietan ezarriko dira, bai eta Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 56/2016 Ebazpenaren lehen oinarrian ere.

5. Ebazpen hau Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuari, Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuari, Nekazaritza Zerbitzuari, Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko irailaren 22an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

ERANSKINA

Laguntzetarako eskabide bakarra betetzen eta erregistratzen parte hartuko duten entitate laguntzaileak aukeratzeko deialdiaren oinarriak, eta Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barnean landa garapenerako aurreikusten diren neurrietarako laguntza eskaeretan parte hartuko dutenentzat

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 56/2016 Ebazpenaren izena aldatu da, eta honela idatzita utzi:

“56/2016 Ebazpena, urtarrilaren 15ekoa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, laguntzetarako eskabide bakarra eta nekazaritza ustiategietako inbertsioen laguntzetarako eta nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzetarako eskabideak, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barnean, betetzen eta erregistratzen parte hartuko duten entitate laguntzaileak aukeratzeko deialdiaren oinarriak onesten dituena, bai eta entitate horiek eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak horretarako sinatuko duten lankidetza hitzarmenaren eredua ere.”

2. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 56/2016 Ebazpenaren lehen oinarria aldatu da, eta honela idatzita utzi:

“Lehen oinarria.–Xedea.

Honako hauek betetzen eta erregistratzen parte hartuko duten entitate laguntzaileak aukeratzea du xede deialdi honek:

–Laguntzetarako eskabide bakarra.

–Nekazaritza ustiategietako inbertsioen laguntzetarako eta nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzetarako eskabideak, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barnean.

–Nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak landa eremuetan sortzeko, nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioetarako eta proiektu pilotuetarako eta produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko laguntzetarako eskaerak, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barnean.

Iragarkiaren kodea: F1610876