197. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1086/2016 EBAZPENA, irailaren 22koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez industriako enpresa handietan inbertsioak egiteko laguntzen 2016ko deialdia aldatzen da.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 11ko 943/2016 Ebazpenaren bidez, 2016ko deialdia onetsi zen industriako enpresa handietako inbertsioetarako laguntzak emateko (2016ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 31koa).

Deialdi horretako 2.1.e) oinarrian ezarri da, laguntzak jasotzeko beharkizunen artean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plan bat izan beharko dutela enpresek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren IV. tituluko III. kapituluan ezarritako irismenarekin eta edukiarekin egina eta aplikatua.

Lege organiko horretako 45.2 artikuluak berrehun eta berrogeita hamar langile baino gehiagoko enpresei eskatzen die aipatu berdintasun plana egin eta aplikatu izana.

Kontuan izanik izan daitezkeela aipatutakoak baino langile gutxiago dituzten enpresa handiak (betiere Europako Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduko I. eranskineko definizioaren arabera), argitu beharra dago deialdiko 2.1.e) oinarriko berdintasun planaren beharkizuna eskatzen ahal izanen zaiela soilik diru-laguntzak eskatzen dituzten enpresetatik berrehun eta berrogeita hamar langile baino gehiago dituztenei.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Industriako enpresa handietako inbertsioetarako laguntzak emateko 2016ko deialdiko 2.1.e) oinarria aldatzea. Letra horrek testu hau izanen du aurrerantzean:

“Berrehun eta berrogeita hamar langile baino gehiagoko enpresek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plan bat izan beharko dute, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren IV. tituluko III. kapituluan ezarritako irismenarekin eta edukiarekin egina eta aplikatua, eta lan arloko legerian adierazitako moduan negoziatua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1610875