197. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

1178E/2016 EBAZPENA, irailaren 23koa, Ingurumeneko eta L urraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, hasiera batean onesten duena Lekarozko Aroztegiko jauregiaren inguruko turismo, hotel, kirol eta egoitza eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko AR-1eko Birzatiketa Proiektua, eremuko Konpentsazio Batzordeak sustatua.

Esparruan indarra izaten jarraitzen du Lekarozko Aroztegiko jauregiaren inguruko turismo, hotel, kirol eta egoitza eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialak, Palacio de Arozteguia SL merkataritzako enpresak sustatua. Nafarroako Gobernuak 2015eko maiatzaren 20ko Erabakiaren bidez onetsi zuen UPSa eta hura 2015eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean; aldiz, araudia Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren uztailaren 8ko 616/2015 Ebazpenaren bidez argitaratu zen 2015eko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 17an.

Birzatiketa Proiektua, 2016ko ekainekoa, Udalez gaindiko Plan Sektorialeko determinazioei egokitzen zaie.

Proiektuak behar diren determinazio guztiak jasotzen ditu finkak elkartzeko eta, gero, haiek planeamenduaren araberako lurzatitan banatzeko eta hirigintza antolamenduaren ondoriozko onurak eta kargak hainbanatzeko.

AR-1eko unitate bakarra konpentsazio sistemaren bidez gauzatuko da, Udalez gaindiko Plan Sektorialaren Araudiak 8., 9. eta 17. artikuluetan zehazten duen moduan.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagozkio birzatiketa proiektuaren tramitazioa eta onespena, harena baita eskumena lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko gaietan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikuluarekin bat, udalez gaindiko plan sektorialak gauzatzeko tresna delako.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak espedientea azterturik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hasiera batean onestea Lekarozko Aroztegiko jauregiaren inguruko turismo, hotel, kirol eta egoitza eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko AR-1eko Birzatiketa Proiektua, eremuko Konpentsazio Batzordeak sustatua, hurrengo determinazioekin:

–Behin betiko onetsi aurretik, sustatzaileak Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren 2016ko irailaren 1eko txosten teknikoko C atalean (kontsiderazioak) aipatzen diren kontuak zuzendu beharko ditu.

2. Espedientea jendaurrean jartzea eta Baztango Udalari entzutea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta 20 egun iraunen dute.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9; 31005 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

Gainera, dokumentua Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko da, bai eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren web-orriko “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalaren bidez: www.ExposicionPublicaOT.navarra.es.

3. Ebazpen hau espedientearen sustatzaileari, unitate horretako lurzoruaren eta beste eskubide batzuen titularrei, Baztango Udalari, Iruñeko 5. Jabetza Erregistroari eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko irailaren 23an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1610963