2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑELA
Udal ordenantza, Iruñela Deierriko Kontzejuaren eskumeneko landabideen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
Iruñela Deierriko Kontzejuak, 2016ko irailaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Landa bideen erabilera arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Iruñelan, 2016ko irailaren 27an.–Kontzejuko burua, Iñaki Atondo Irisarri.
Iragarkiaren kodea: L1611202