2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Ordainagiriak kobratzeko aldiaren jakinarazpena
Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Dirubilketaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da 2016ko urriaren 14an bukatuko dela igorri diren kuota hauek borondatez ordaintzeko epea:
–Uraren 2. lauhilekoa (Ur-horniketari buruzko ordenantzen araberako tasak, estolderia tasa eta hondakin urak arazteko tasa).
–Kaleko salmentaren 2. seihilekoa (Merkataritza ez egonkorra arautzen duen ordenantzaren araberako tasak).
Faltzesko Udalak Caixabanken, Nafarroako Rural Kutxan eta Banco Santanderren dituen kontuetan ordaindu daitezke helbideratu gabeko ordainagiriak.
Ordainagiri helbideratuak 2016ko urriaren 14an kobratuko dira kontuetatik.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.
Faltzesen, 2016ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L1611317