2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Udaltzain izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Akats zuzenketa
Eguesibarren udaltzain izateko hiru lanpostu hautaproben bidez betetzeko deialdiaren oinarrietan akats batzuk daude. Beraz, iragarki honen bidez zuzenduko dira akats horiek. Izan ere, oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, 186. zenbakian (2016ko irailaren 26an).
3.1.d) atalean, honela dioen tokian: “... deialdiaren III. eranskinean agertzen diren arrazoi medikoengatik baztertzeko moduan ez egotea”; honela behar du: “... deialdiaren IV. eranskinean agertzen diren arrazoi medikoengatik baztertzeko moduan ez egotea”.
3.1.f) atalean, honela dioen tokian: “Gutxienez A eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatea”; honela behar du: “Gutxienez A2 eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatea”.
4.1. atalean, honela dioen tokian: “Eskabideak deialdiaren IV. eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta...”; honela behar du: “Eskabideak deialdiaren V. eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta...”.
4.2.Bat) atalean, honela dioen tokian: “... II. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egiteko gaitasuna...”; honela behar du: “... III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egiteko gaitasuna...”.
7.2.2.a) atalean, honela dioen tokian: “... I. eranskinean agertzen diren gaiei buruzkoa (150 puntu, gehienez ere).”; honela behar du: “... II. eranskinean agertzen diren gaiei buruzkoa (150 puntu, gehienez ere) Araudia izanen da deialdia argitaratzen denean indarrean dagoena.”
7.2.2.b) atalean, honela dioen tokian: “... II. eranskinean azaltzen diren ariketa fisikoak...”; honela behar du: “... III. eranskinean azaltzen diren ariketa fisikoak...”.
7.2.2.e) atalean, honela dioen tokian: “Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin-behinekoz onartutako izangaiek beren gaitasun psikofisikoak egiaztatzeko beharrezko diren proba medikoak onartuko dituzte...”; honela behar du: “Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin-behinekoz onartutako izangaiek beren gaitasun psikofisikoak egiaztatzeko beharrezko diren proba medikoak onartuko dituzte, deialdi honetako 3. ataleko d) letran ezarritako moduan. Ikastaroan ez dira deialdian agertzen diren lekuak baino gehiago egonen; horiek zabaltzen ez diren bitartean, bederen”.
8.2. atalean, honela dioen tokian: “II. eranskinean dauden taulen arabera kalifikatuko dira...”; honela behar du: “III. eranskinean dauden taulen arabera kalifikatuko dira...”.
9.3. atalean, honela dioen tokian: “Izendatutako izangaiak destinoa duen herrian bertan bizi behar du, nahitaez.”; honela behar du: “Izendatutako izangaiak ez du destinoa duen herrian bertan bizi behar, nahitaez.”
Oinarrien bukaeran, honela dioen tokian: “IV. ERANSKINA. Eskabidea (PDF)”; honela behar du: “V. ERANSKINA. Eskabidea (PDF).”
Hori guztia argitara ematen da, jende orok jakin dezan.
Sarriguren (Eguesibar), 2016ko urriaren 5ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1611370