1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. "Altos del Cascajo II" legar-hobiaren ustiapena handitzeko proiektua jendaurrean paratzea, hornidura egiteko Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko 1. fasea handitzeko ureztalurretako jarduketetan.
"Altos del Cascajo II" legar-hobiaren ustiapena handitzeko proiektua, haren Ingurumen ukipenen azterlana eta lehengoratzeko plana jendaurrean paratzen dira Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio arruntaren prozeduraren barrenean (Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean bildua) eta Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako.
Interesdun guztiek alegazioak egin ditzakete Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari zuzenduta, edo zerbitzu horretara joanez (Tomás Caballero parkea, 1, 31005, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako edozeinetan, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan dago ikusgai, baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/participacion/procesos-de-participacion/propuestas-gobierno/proyecto-para-ampliacion-explotacion – Parte hartzeko prozesuak.
Iruñean, 2016ko irailaren 23an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
Iragarkiaren kodea: F1611022