197. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

311E/2016 EBAZPENA, irailaren 20koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez Ingurumen ukipenetarako baimena ematen zaio Telefonicaren zanga bat egiteko proiektuari, Villamayor de Monjardingo udal mugapeko Camino del Encinicon. Sustatzailea Telefonica de España SAU da.

2016ko ekainaren 2an Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko M epigrafean sartua dago (komunikazio instalazioak). Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela bere baitan, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektatutako jarduketan, zuntz optikoko kable berri bat paratuko da, Villamayor de Monjardingo Telefónica Móvilesaren oinarrizko estazioari zerbitzua emateko. Horretarako, hodi hirukoitzerako zanga bat eginen da (512 m luze, 0,25 m zabal eta 0,80 m sakon), bai eta dagozkion kutxetak ere. Hoditeria herriko hiriguneko A207 kutxetan hasten da, Camino del Encinicoarekin paralelo doa eta Monjardingo oinarrizko estazioan (3100227) bukatzen da.

Espedientean ageri da Villamayor de Monjardingo Udalaren 2016ko ekainaren 6ko aldeko txostena. Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak ere aldeko txostena egin du, zenbait baldintzarekin, 2016ko irailaren 7an. Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak aldeko txostena eman du.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Telefonicaren zanga bat egiteko proiektuari, Villamayor de Monjardingo udal mugapeko Camino del Encinicon. Sustatzailea Telefónica de España SAU da.

2. Baimenak ondoko neurri hauek aplikatzera behartzen du:

Ingurumen arlokoak:

–Baimen honek lurzoru urbanizaezinetik joaten den zuntz optikoko sarearen tartea baino ez du babesten.

–Azpiegitura egiteko behar diren obrak bukatu ondoren, obrek ukitutako eremua lehengoratuko da.

–Sortzen diren hondakinak Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean eraikuntza eta eraispenetako hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituen 23/2011 Foru Dekretuarekin bat kudeatuko dira.

Hirigintza arlokoak:

–Egin nahi den jarduketak uki ditzakeen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen eta txosten guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik. Halaber, azpiegitura egiteak ukitzen ahal dituen lurzatien titularren baimenak izan beharko ditu sustatzaileak.

–Herrilurren Atalaren 2016ko uztailaren 15eko txostenarekin bat, mugikorren etxola eta telefoniako lur azpiko linea berria herrilurretan barna egiteko asmoa dagoenez, obra lizentzia eman baino lehen, Villamayor de Monjardingo Udalak lur horiek okupatzeko baimena eskuratu beharko du, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Herrilurren Atalaren bidez, aginduzko tramiteen ziurtagiriak aurkeztuz, 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoarekin bat.

–Baimen honek ez du babesten lurzoru urbanizaezinean dauden edo bertan paratu gogo diren jarduera zehatzak proiektatutako zuntz optikoko sare orokorrera lotzea.

–Villamayor de Monjardingo Udalak 2016ko ekainaren 6an emandako hirigintza txostenaren kontsiderazioak aintzat hartuko dira.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 1.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu; izan ere, artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Villamayor de Monjardingo Udalari, Basozaintzari (Lizarra Iparraldea) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko irailaren 20an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1610848